Kutxabanken pribatizazioaz eztabaidarik ez Radio Euskadin, hauteskundeetan “eragin” ez dezan

  • Kutxabanken pribatizazioari buruz Radio Euskadin prestatuta zuten eztabaidan parte ez hartzea erabaki du EAJk. Gaiak aurrez aurre jarri ditu alderdi jeltzalea batetik eta EH Bildu eta ELA sindikatua bestetik.


2014ko maiatzaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kutxabanken pribatizazioaren kontrako elkarretaratzea Bilbon (argazkia: CGT).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dani Maeztu, EH Bilduko parlamentariak zabaldu du berria igandean Twitter bidez eta salatu du ez dela gaiaz eztabaidatzen EAJri "ez zaiolako interesatzen".

Bertan behera utzi duten mahai-ingurua maiatzaren 25etik aurrera egitea aurreikusten dute Radio Euskadin, behin hauteskundeak pasata.

Kutxabanken pribatizazioari buruzko solasaldia Boulevard saioan zen emititzekoa, audientzia gehien dagoen ordutegian.

EH Bildutik Dani Maeztu, PSE-EEtik Txarli Prieto, PPtik Anton Damborenea eta UPyDtik Gorka Maneirok parte hartzeko gonbitea onartu bazuten ere, igandera arte EAJk ez zuen erantzunik iragarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023-05-11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude