Kurduera eta euskararen arteko lehen topaketa Berlinen

  • Euskaraldiaren barruan, Berlingo aberastasun linguistikoa aldarrikatzeko Sprachen im Widerstand. Kurdischer una Baskischer Abend ekitaldia antolatu zuen, Euskal Etxeak, Freie Unibertsitateko euskara irakurletza, Etxepare Institutua, Schöneberg auzoko PallasT elkartea eta Ciwan Tengezar kurduera irakasle eta musikariarekin batera.

Argazkia: Daniela Carvajal Rojas

2018ko abenduaren 07an - 12:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hizkuntza gutxiagotuen eta zapalduen gaia plazaratzeko eta  kontzientzia pizteko apustua egin da lehenengoz. Hiztun horiek Berlinen bizi dituzten errealitateak, erronkak eta ametsak partekatzeko apustu xumea izan da. Aurten, euskara eta kurduera hizkuntzak saretzeko lehen gaubela antolatu da. Sprachen im Widerstand,  euskara eta kurduera hizkuntzen gaubela, edo kurdueraz, êvarek ji bo zimanê kurdî û baskî.

Kurdua eta euskalduna bi komunitate bizi eta borrokalari dira eta komunitate horietako hizkuntzaren aldeko bi borrokalarik elkarrekin topo egin zuten Berlinen: Ciwan Tengezar eta Amaia Orbe Barrio. Eta hala, abesti bat euskaratik kurduerara itzultzeko proiektu bat loratu zen pasaden udazkenean.

Roj, berf, azadî… kurdueraz Laboaren “Martxa baten lehen notak“

Itzultzea, amaigabeko bidaia izan daiteke sarri, baita sorpresaz betea ere. Datari asko erreparatu gabe martxan hasi zen ideia hau horren adibide bat da, behar zuen unean bertan gorpuztu baita. Izan ere, Mikel Laboa eta Joxean Artzeren “Martxa baten lehen notak” abestiaren itzulpenak eman zion hasiera bidai honi. Eta sekulabelardiko kantariaren zilarrezko ahotsa itzali eta hamar urte igaro direla,  Ciwan Tengezarrek kurdueraz abestu du estreinako aldiz Berlinen. Kointzidentzia bitxia, edo hobe esanda, harribitxia.

Martxa baten lehen notak 1980an grabatu zuen Laboak. Garai hartan, donostiarrak "Internazionala" abestia gustuko bazuen ere  herri txikien arazoa faltan sumatu zuen, eta hala, gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideian oinarritutako martxa xumeago bat sortzea erabaki zuen. Laboak martxaren musika egin eta Artzeri testu bat idazteko eskatu zion ideia horretan oinarrituta. Kanta hau horren emaitza izan zen. Eta hala, urte batzuk geroago, lehen kurduera eta euskara hizkuntzen gaubela antolatu da Berlinen, ideia berberean oinarrituta. Gaubelaren karteleko ilustrazio indartsua Lena Pritchardek sortu du, abestiaren itzulpen proiektuan oinarrituta.

Musika, hizkuntzen arteko zubi.

Nagore Soroa Hernandezek idatzitako bertso batekin eman zaio hasiera gaubelari  eta ostean Markel Anasagasti, Lander Majuelo, Jone Bolibar, Mikel Elgezabal eta Amaia Orbek euskarazko hainbat abestiz girotu dute mahai-ingurua hasi bitarteko tartea.

Ostean, bi hizkuntzek eta horien hiztunek Berlinen bizi dituzten errealitateen, erronken eta ametsen berri izan dugu, Matthias Hofmannek moderatutako mahai inguruan. Batetik, Euskal Herrian jaiotako Nekane Etxaide eta Berlinen jaiotako bere alaba Mireia Noriega aritu dira; euskararen egoera orokorraz, Frankoren diktadura garaiaz zein Berlinen euskara sustatzeko egiten diren ekimenez. Bestetik, Iparkurdistaneko Ciwan Tengezar eta Berlinen jaiotako bere seme Zervak Tengezar aritu dira, transmisioaren garrantziaz eta norbere ama hizkuntza ikastearen garrantziaz. Bestalde, kurduerak gaur egun jasaten duen zapalkuntza bortitzaz aritu dira, eta Berlinen ere komunitate turkoaren presioa oso presente dagoela aipatu dute. Argiak duela gutxi elkarrizketatu zuen Suna Altuna eta  kurduera "Francoren garaian euskara zegoen egoeran” bezala dagoela azaltzen zuen aktibistak. Mahai inguruaren ostean, hurbildutakoek kurduera zein euskara pixka bat ikasteko aukera izan dute Amaia eta Ciwanek prestatutako dinamika, dantza eta abestiek lagunduta.

Gaubelari amaiera emateko, Adar Ensemble taldearen musikaz gozatu ahal izan dugu. Munduko txoko ezberdinetako musikariek sortutako taldea izan arren, kurdueraz abesten dute. Hala ere euskaraz abestu entzun ahal izan ditugu lehenengo aldiz, “Martxa baten lehen notak” bertsioa aurkeztu dutenean. Laboaren abestiaren bertsioa, ordea, ez da sorpresa bakarra izan. Wester Desamours baxujoleak gaubelarako espresuki eta Haitiko kreol hizkuntzan, hau da, bere ama hizkuntzan, konposatutako abesti batez gozatu baitugu.

Ziman şoreş e. Hizkuntza iraultza da.

Her biji zimanê kurdî û baskî!

Nagore Soroa Hernandezen bertsoa:

Ongi etorri Kurduera ta

Ongi etorri Euskera!

Martxa luzeak pausu txikian

Izaten du hasiera.

Lehen topaketa, lehen jolasa,

Lehen besarkada hauxe da,

Eskutik heldu eta goazen

Gure bidean aurrera!

Xumeak eta ikustezinak

Amets politak bezela.

Perfume gara, harribitxiak,

Txokolatezko pastela.

Ez gara handi, ez boteretsu,

Ez Trump eta ez Angela.

Bizirik gaude, bizipozez blai,

Eta entzun gaitzatela!

Ikasi, hitz egin, irakatsi,

Kultur-ekintza, protesta...

Hizkuntza Berlinen mantentzea

Gure helburu ta kezka.

Elkartu gara anaitasunez

Ta ilusioz gainezka.

Lanean bihar segiko dugu,

Orain has dadila festa!

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-05-26 | Mara Altuna Díaz
Gaskoia, euskaldunen oihartzun isildua

Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.

Okzitanian, joan den... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude