Kubako Soberana 02 txertoak Iranen ere osatuko du hirugarren fasea

  • Soberana 02 txerto-hautagaiak saiakuntza klinikoak egingo ditu hirugarren fasean eta horretarako txertoaren 100.000 dosi eraman dituzte Iranera.


2021eko martxoaren 15ean - 10:06
Argazkia: Abel Padrón Padilla/Cubadebate
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

COVID-19aren aurkako txertoak garatzeko beste herrialde batzuekin egindako lankidetzaren parte gisa, Soberana 02 txertoaren 100.000 dosi Irango Pasteur Institutura bidali dira, herrialde horretako saiakuntza klinikoetan erabiliko direnak. 

Txertoaren hirugarren fase eta azkena atzerrian ere egitea aurreikusita zuen Kubak abendutik. Kubako Instituto Finlay de Vacunasek eta Irango Pasteur Institutuak akordioa sinatu dute. Kubako erakundeak bere Twitterreko kontuan zehaztu du sinergia horri esker azkarrago egingo dela aurrera bi herrialdeetan birusaren aurkako immunizazioan. 

Soberana 02aren eraginkortasuna frogatzen duten azken emaitzak berresten badira, txertoaren ekoizpen masiboa Iranen eta Karibeko herrialdean jarriko da martxan. Horretarako, metodologia tekniko guztia Teheranera bidaliko da.

Kuba txertoaren garapenean hirugarren fasera heldu den Latinoamerikako lehenengo herrialdea da. Joan den astelehenean sartu zen prozesuaren azken fasean eta La Habanako zortzi herritan 44.000 boluntario baino gehiago hasi ziren txertoa probatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude