Neurri zorrotzagoak Ipar Euskal Herrian eta EAEn

  • Asteburuaz geroztik neurriak gogorragoak dira Ipar Euskal Herrian eta urriaren 20tik aurrera are zorrotzagoak izan daitezke. Eusko Jaurlaritzak ere neurri zorrotzagoak aurkeztu ditu eta Justizia Auzitegi Nagusiaren berrespenaren zain dago. Litekeena da Nafarroak ere neurriak gogortzea.


2020ko urriaren 19an - 10:14
Urkullu, EAEko lehendakaria osasun larrialdiko bilerara bidean. Argazkia: Irekia.

EAEn neurri berriak abian jartzeko zain

EAEn, eta batez ere Gipuzkoan, nabarmen handitu da kutsatuen kopurua. Ostiral eta larunbatean, 100.000 biztanleko 800 kasu baino gehiago zenbatu dira, pandemia hasi zenetik jaso diren datu okerrenak dira. Gipuzkoak astebete darama orain arteko intzidentzia tasarik altuena ematen.

Iñigo Urkulluren Gobernuak, honenbestez, hamar lagunetik seira murriztu ditu bilera publiko eta pribatuak. Ez da guztiz argitu betebeharra edo gomendioa den. Edukiera %50era murriztuko da ostalaritzan (terrazetan izan ezik), kultur eta erlijio ekitaldietan. Kirol partidetan 400era jaitsi da kopurua esparru itxietan, eta 600 lagunetan mantenduko da kanpoko esparruetan. Elkarte gastronomikoak itxiko dira. Ordutegiak ere aldatu egingo dira: parkeak, lorategiak eta haurrentzako jolasguneak 23:00etan itxiko dira, eta ostalaritzak gauerdian itxiko ditu ateak. Azkenik, federatu gabeko kirol lehiaketa guztiak bertan behera geratuko dira. Neurri murriztaileen eskaera gaur erregistratuko du Eusko Jaurlaritzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. Garbiñe Biurrun Auzitegiko behin-behineko lehendakariak Euskadi Irratiari adierazitakoaren arabera, beranduenez ostegunean emango du agindua Auzitegiak.

Ipar Euskal Herrian espazio publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatu dute

Koronabirusaren epidemia gora doa Ipar Euskal Herrian ere: 100.000 pertsonako 80 kutsatu zeuden irail hasieran departamendu mailan, eta 155,2 azken datuetan.  

Asteburuan murrizketa neurriak aurkezturik, baliteke urriaren 20an erabaki are gogorragoak plazaratzea Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Koronabirusari buruzko zenbakiak onak ez direnez, babes-neurriak gogortu dituzte Ipar Euskal Herrian ere.

Jean Castex Frantziako lehen ministroak osasun larrialdia ezarririk urriaren 17az geroztik, neurriak gogortu dituzte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen Pirinio Atlantikoetako departamenduan ere.

Eremu publikoan sei pertsona baino gehiago biltzea debekatu dute; eremu pribatuan berriz muga hori errespetatzea “gomendatua” zaie. Debeku horri buruzko salbuespenak zerrendatu ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak: aldarrikapen manifestazioentzat, izaera profesionaleko bilkura eta jarduerentzat, bidaiarien garraio zerbitzuentzat, publikoa hartzen duten aire libreko eraikinentzat, hileta zeremonientzat, profesionalek antolatutako bisita gidatuentzat eta merkatuentzat. 1.500 pertsona baino gehiagoko ekitaldiak prefeturan deklaratu behar dira, orain arte bezala.

Horrez gain, maskara eramatearen bermea ez badute segurtatzen, edaria edo janaria eskaintzen duen ekitaldi pribatu oro debekaturik dute.

Ondoko neurria: Ostatuen ordutegia

Egoera okertuko balitz, are gehiago zorroztuko dituzte murrizketak, prefetak argi utzi duenez. Besteak beste, ostatuek 23:00etarako ixtea aginduz. Jada egoera gogorragoa dute asteburu honetaz geroztik: ostatu eta jatetxeetan gehienez ere sei pertsona batzen ahal dira mahai bakoitzean, eta kadiren artean metro bateko distantzia atxiki behar dute gutxienez.

Nafarroan neurri zorrotzagoen zain

Nafarroako Gobernuak emandako azken datuaren arabera, azken orduan positibo kopuru handia jaso dute: 467 kasu PCR eta antigenoen 2.719 proba eginda. Alegia, positibo tasa %17,2koa da astelehenez.

Uxue Barkos lehendakari ohi eta Geroa Baiko buruak Radio Euskadin igande eguerdiz adierazi zuen aste honetan neurri murriztaile gehiago hartuko direla Nafarroan.

Noticias de Navarra egunkariaren arabera, neurri murriztaileak iragarriko diren eguna asteazkena izan daiteke, batetik gobernu kontseiluak pandemiaren gaia jorratuko duelako, eta bestetik, Espainiako Estatuko erkidegoek Osasun Ministerioarekin bilera dutelako. Diario de Navarrak dioenaren arabera, berriz, litekeena da Nafarroako Gobernuak gaur egitea pandemiaren jarraipenerako bilera eta neurri berriak iragartzea.

Gaur egun Nafarroan urriaren 13an indarrean jarritako neurriak daude. Eremu itxietan aforoa %30-40koa da; ostalaritzak ateak ixten ditu 22:00etan eta bilkura pribatu eta publikoak sei pertsonara mugatuta daude.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude