ERTE/ERE-en bilakaera EAEn, koronabirusaren krisia hasi denetik

  • EAEn, apirilaren 2ra arte, 148.295 langileri eragiten dieten 21.732 espediente aurkeztu dira. Egunero puzten diren zenbakiak dira EAEko ERTE/EREenak. Martxoaren 23a izan zen ERE gehieneko eguna, 3.763 aurkeztu ziren, 22.443 langileri eraginez.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 3an - 20:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eguneroko datuak baino, datu pilatuek bilakaera modu adierazgarriagoan azaltzen dute. Apirilaren 2koak dira azken kontaketak eta 148.295 langile daude momentu honetan ERTE/EREan. Guztira 21.732 Espediente zabaldu dira.

Hala ere, datu hauek ez dituzte jasotzen estadistika hauetan egon beharko luketen, baina alarma egoera deitu eta lehen astean kaleratuak izan ziren behin-behineko langileak eta ohiko langabezia estatistiketan daudenak.

Espedienteen %91,8a eten edo suspentsio ERE/ERTEak izan dira, eta %96,5ak expedientea irekitzeko ezinbesteko arrazoiari heldu dio. Eragindako langileak kontuan izanik, ERE/ERTEak eragindako langileen %82,8ri eten edo suspentsio egoeran daude, %92 ezinbesteko arrazoiengatik.

Oharra: Nafarroako Gobernuak 5.208 expediente jaso dituela aitortu badu ere ez du onartu dituenen zerrenda fidagarririk eskaini, ezta eragindako langile kopurua, erregulazio mota edo arrazoia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!