Koronabirusa lehen aldiz atzemana izan den Wuhan hiria berrogeialdian jarri dute

  • Goiz honetako 10:00ak geroztik (Euskal Herriko 03:00ak) ezin daiteke Txinako Wuhan hirira sartu edo bertatik atera. Hiri horretan atzeman zen abenduan lehen aldikoz 2019-nCoV koronabirusa. Huanggang hiriarentzat ere neurri berak hartuko dituzte egun bukaeran. Nazioarteko larrialdi egoera irekitzen duen erabakiko du gaur Osasunaren Mundu Erakundeak.

     


2020ko urtarrilaren 23an - 11:06
Pertsonaz pertsona pasaz hedatzen dabil birusa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Goiz honetako 10:00ak geroztik (Euskal Herriko 03:00ak) berrogeialdian dago Txinako Wuhan hiria: bertakoek ezin dute atera eta ezin daiteke ere hiri horretara sartu. 11 milioi biztanle dituen hirian atzeman zen abenduan lehen aldikoz 2019-nCoV koronabirusa, orain arte 17 pertsona hil eta beste 500 pertsonaz gora gaixotu dituen birusa ezezaguna. 7,5 milioi herritar dauzkan Huanggang hiriarentzat ere neurri berak hartuko dituzte egun bukaeran.

Koronabirusa pertsonaz pertsona transmititzen dela jakinik, birusa abiadura handian hedatzearen kezka handia hedatu da Txinan, baita nazioartean ere. Hori horrela, Wuhanekin loturan diren tren, autobus, itsasontzi eta hegazkin guztiak dituzte ezeztaturik. Wuhango pneumonia gisa izendaturik da eritasuna. Hain zuzen, koronabirusak sukarra, eztul lehorra eta arnasa hartzeko zailtasunak eragiten dituelako.

Nazioarteko larrialdi egoera irekitzekotan

Osasunaren Mundu Erakundeak txalotu egin ditu Txinak harturiko babes neurriak, zehaztuz birusaren hedapena mugatzeko neurri garrantzitsuak eta ausartak direla. Funtsean, nazioarteko larrialdi egoera irekitzen ote duen erabakiko du OMEk egun. 12:00 aitzina abiatuko dituzte eztabaidak adituek Genevan, erabakia ahal bezain laster hartzeko helburuarekin. Koronabirusaren kontra egiteko neurri eta ekintzen areagotzea ekarriko luke nazioarteko larrialdi egoera erabakitzeak.

Gertaturikoa “larria, bapatekoa, ezohikoa eta ustekabekoa” denean erabaki ohi dute larrialdi egoera, baita osasun publikoari dagokionez ere, “hunkia den Estatuaren muga nazionaletatik haratago ere ondorioak daudelarik”. Horrez gain, “nazioarte mailan berehalako ekintza bat behartzen duelarik” hartu dezakete ere egoera horren alde egiteko erabakia.

Hamar urtez, bost aldiz bakarrik erabaki izan du nazioarteko larrialdi egoera OMEk: 2009ean H1N1 gripeagatik, 2014ean poliomielitisa (gaur egun oraindik dago aktibo larrialdi egoera hori) eta Ebolagatik, Zika birusagatik 2016ean eta Ebola gripeagatik iazko uztailean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Subflubiala EZ! plataformak manifestaziora deitu du urriak 18an Bilbon

Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko Arriaga Antzokitik abiatuko den manifestazioan parte... [+]


Hilik jaiotzen diren umeak gogoratzeko guneak eskatu dituzte

Haurdunaldian edo haurdunaldiaren ondoren seme-alaba hiltzen bada, “familiek oso egoera mingarriari aurre egin behar diote” eta gizartean “oraindik tabua” den dolu horretan laguntzeko, ume horiek gogoratu ahal izateko espazio fisikoen beharra nabarmendu... [+]


2025-10-13 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Arrosarik ez, eskerrik asko

Lasterketa solidarioa bularreko minbiziaren kontra. Ideia paregabea, minbizia borrokatuko dugu korrika eginez. Ala minbizia dutenen alde ari gara korrika? Ez da oso argi geratzen hamarnaka markaren babesean antolatzen diren martxa horien helburua, mezua arrosa bai, baina oso... [+]


2025-10-10 | Estitxu Eizagirre
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”

Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]


"Kimioterapia honek DNAko bi kateen edo harien haustura eragiten du"

Biogipuzkoa ikerketa zentroak kimioterapia formula berri bat aurkitu du. Jesus Bañalesek,  Biogipuzkoa ikerketa zentroko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradun eta ikertzaileak, xehetasun gehiago eman ditu.


Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.


Ikasleen osasun emozionalak hartu du eskola

Eskolak gero eta arazo psiko-sozial eta emozional gehiago antzematen dituen garaiotan, zein dira ikasleek azaleratzen dituzten korapilo nagusiak? Nola kudeatzen dute hezitzaileek hori guztia eta noraino iristen da eskola? “Hainbat kasuk gainezka egiten digu, baina ezin... [+]


3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen... [+]


“Basektomia Osakidetzan egiteko bi urtez itxaroten egon ostean, zerbitzua pribatizatu dutela esan didate”

2023an Osakidetzan basektomia ebakuntza egiteko izapideak hasi zituen Ibon Urizar Oleagak. Ebakuntza “azkar” egingo ziotela agindu bazioten ere, bi urtera jaso zuen deia. Zerbitzua “bertan behera” geratu dela eta oraindik basektomia egin nahi izatekotan,... [+]


Loreen agurra

Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.


Desberdintasun sozioekonomikoak haurren garunean eragiten du

AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]


"Pirinio Atlantikoetako sexu osasun zentroak mantentzea eta indartzea: osasun publikoaren eta eskubideen baitezpadakoa"

Frantzian, ofizialki bermatua da haurdunaldiaren borondatez eteteko eskubidea (HBE) —baita 2024aren hastapeneko konstituzio inskripziotik ere—, baina gertakarietan sarbideak ahula eta desberdina izaten jarraitzen du, lurraldeen arabera, Desberdintasun horien... [+]


Zahartzaroan etxea egokitzeko zenbait gomendio

Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.


Ez dago ebidentziarik autismoa parazetamolarekin erlazionatzeko

Trumpen gobernuak haurdunei parazetamola ez hartzea gomendatu nahi die, autismoa eragiten duelakoan. Gobernuaren adierazpenak larritasuna eragin du populazioaren artean, eta kezka handia piztu du zientzilarien artean, aholkua ofiziala bihurtzen bada, ebidentzia zientifikoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude