Koronabirusa dela-eta Turkiako Barne ministroak aurkeztu dimisioa ez du onartzen Erdoganek

  • Koronabirusaren krisiaren kudeaketa kaskarraz jabeturik, dimisioa aurkezteko erabakia hartu du Suleyman Soylu Turkiako Barne ministroak. Recep Tayyip Erdogan presidenteak ordea ez du halakorik onartzen. Apirilaren 10ean hartutako astebururako konfinamenduaren erabakiak eragin du Bbarne ministroaren erabakia.


2020ko apirilaren 13an - 10:28

Apirilaren 10ean hartu konfinamenduaren erabakiak berehala jende metaketa, istilu eta paniko momentu ikusgarriak eragin zituen Turkiako hiri nagusietan, inor ez zelako aldaketa horren beha: Ankara eta beste 29 hirietako biztanleei, asteburua etxetik atera gabe pasatzeko manua bideratu zien Suleyman Soylu Barne ministroak. Erabakiak eragindakoaz jabeturik, ardurak hartu eta dimisioa aurkeztu du. Hain zuzen, kritika anitzek “milaka herritarren bizia arriskuan jarri izana” leporatzen diote. Ekrem Imamoglu Istanbuleko auzapezak ere gogor salatu du gobernuaren joera, zehaztuz ez zutela aurretik konfinamenduaren berri ukan.

 

Haatik, halakorik ez du onartzen Recep Tayyip Erdogan presidenteak: “Gure Barne ministroaren demisioa ez dugu onartu; funtzioa betetzen jarraituko du”.

1.000 hildakotik gora eta konfinamendurik ez

Orokorki, Turkiago Gobernuak izurriteari begira duen kudeaketa osoa da geroz eta gehiago kritikaturik. Koronabirusagatik 1.000 hildakotik gora eta 42.000 kutsatu dira Turkian eta hala eta guztiz ere, gobernuak ez du neurri azkar eta eraginkorrik oraindik bideraturik. Ekonomia lehenestea leporatzen diote kritika askok.

Nahiz eta distantziazio soziala bermatzeko gomendioa eman eta eskolak ixteko erabakia hartu, konfinamendua bideratzeko erabakia ez du oraindik hartua. “Ondoko asteetan jendeak ahal bezain bat besteaz isolatu beharko du, eri izan ala ez. Salbuespen egoera dekretuz agintzea galdetzen digute, baina ez da beharrezkoa, bakoitza kapable izan behar da bere salbuespen egoera dekretatzeko eta gauzatzeko”, Fahrettin Koca Osasun ministroaren hitzetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude