Kontxu Odriozola aktorea hil da

  • Kontxu Odriozola ostiralean hil da, minbiziaren ondorioz, Eneko Olasagastik jakinarazi duenez. Euskal telebista publikoan Goenkale telesailean Maria Luisaren papera urteetan egin izanagatik ezaguna, hainbat antzerkitan ere aritu izan da.


2016ko otsailaren 5ean - 12:46
Kontxu Odriozola Goenkalen. (Imanol Otegi / Argazki Press)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

70 urte zituen Odriozolak eta denbora zeraman minbiziaren aurka, Eneko Olasagasti zuzendari eta gidoilariak Euskadi Irratian azaldu duenez.

Azpeitian jaio zen 1945eko San Fermin egunean. Herriko eskolan hasi, Miserikordiakoan segi, eta gero urtetan andereño izan baldin bazen ere, bere benetako eskola Antzertikoa izan zen, 80. hamarkadan. Geroztik, amateur bezala lehenik –Troiarrak, Arlekino, Seis personajes en busca de autor, Bernarda de Alba...– eta profesional bezala gero, –Herio dantza, Aspirina para dos, Pipin eta Ama begira zazu– hamaika antzerkitan hartu zuen parte.

Bita sariak irabazi ere, Hotel Erzilia antzerki saria, eta ARGIA Saria. Zineman ere lan batzuk egin arren, –Albaniarren Konkista, Gerra karlistaren kronika, Hamaseigarren aidanez– telebistak egin zuen ezagun, batez ere Goenkalek.

2008an Euskal Aktoreen Batasunak saria eman zion.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!