Kontxu Odriozola ostiralean hil da, minbiziaren ondorioz, Eneko Olasagastik jakinarazi duenez. Euskal telebista publikoan Goenkale telesailean Maria Luisaren papera urteetan egin izanagatik ezaguna, hainbat antzerkitan ere aritu izan da.
70 urte zituen Odriozolak eta denbora zeraman minbiziaren aurka, Eneko Olasagasti zuzendari eta gidoilariak Euskadi Irratian azaldu duenez.
Azpeitian jaio zen 1945eko San Fermin egunean. Herriko eskolan hasi, Miserikordiakoan segi, eta gero urtetan andereño izan baldin bazen ere, bere benetako eskola Antzertikoa izan zen, 80. hamarkadan. Geroztik, amateur bezala lehenik –Troiarrak, Arlekino, Seis personajes en busca de autor, Bernarda de Alba...– eta profesional bezala gero, –Herio dantza, Aspirina para dos, Pipin eta Ama begira zazu– hamaika antzerkitan hartu zuen parte.
Bita sariak irabazi ere, Hotel Erzilia antzerki saria, eta ARGIA Saria. Zineman ere lan batzuk egin arren, –Albaniarren Konkista, Gerra karlistaren kronika, Hamaseigarren aidanez– telebistak egin zuen ezagun, batez ere Goenkalek.
2008an Euskal Aktoreen Batasunak saria eman zion.