Iritzia

"Konturatu gabe eraso sexista baten partaide pasiboa bihurtu nintzen"

  • Alberto Fernandez Torresek iritzi testua bidali du Aiaraldea hedabidera Gabonzaharretako eraso matxista bat salatuz.

Alberto Fernandez Torres
2018ko urtarrilaren 02a

Konturatu gabe eraso sexista baten partaide pasiboa bihurtu nintzen.

Gabon Zahar gauaren ostean izan zen. Pintxo batzuk jaten nengoen bitartean gertatu zen. Bi mutil (bata heldua eta bestea gaztea) neska baten titien tamainaz barrezka zeuden.

Ordaintzen nengoen bitartean ohartu nintzen beraien tirabiraz. Begiratu nuen. Neskaren titien tamainari ere. Orduan, eskua ahozapi batekin garbitzen nengoela, gazteak esan zidan barrezka: “Tirasela haber si encestas”. Orduan bai, neskaren espresio hotzari erreparatu nion. Gertatzen ari zena gaizki zegoela ohartuz nire jarreraren kontzientzia hartu eta ezer esan eta egin gabe kanbioak hartu eta taberna utzi nuen.

Bart gauean, loak hartu ezinik nengoela pasadizo hori etorri zitzaidan burura. Nere jokabidearen kritika zorrotza egin nuen. Goizean jarrera nahiko positiboa eduki nuen, baina gauean nire jarrera pasiboak nazka eman dit. Neska horren aurpegi hotza etorri zait burura. Bere barnean ezintasuna eta “barreen objektua” izateak dakartzan sentimenduak. Eta gauza hori ulertuta nola ez kritikatu nire burua?

Zergatik ez nuen ezer esan? Zergatik ez nien esan titi handi batzuez barre egitea belarri handi batzuez barre egitea bezain zentzugabea dela? Edo zergatik ez nien esan euren jarrerak txarto sentiarazten gintuela neska, ni eta taberna guztia? Nahiz eta parrandan ibili, eurena jokabide sexista da; eta, hortaz, eraso sexista.

Badakit zeintzuk izango ziren beraien erantzunak: “¿Que te importa lo que me parece gracioso? Contigo no va la cosa. Dejame, no es tu problema”.

Eta hor utzi nahi ditut nire buruhausteak, jarrera kontzienteaz harago joan beharra dugulako. Eraldatzeko, gertatzen diren erasoei aurre egin behar diegulako. Feminismoa gizonengan ez delako egon behar bakarrik era pasiboan.

Feminismoan gizonezkoek gure ardurez kontziente izan behar dugulako. Espazio mistoak zaindu behar ditugulako eta espazio mistoak bultzatu behar direlako. Subjektu sozialak baikara, gizonezkoak eta emakumezkoak, gizartea eraldatzeko gaitasuna daukagulako biak.

Eraso sexistekin amaitzea ez litzatekeelako izan behar urte berrirako desira, sistemarekin amaitzea izan beharko litzatekeelako.

Iritzi hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Sexu Erasoak  |  Matxismoa

Sexu Erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-11 | ARGIA
Gazteluetako irakasle ohiarentzat hiru urteko zigor eskariari eutsi dio fiskalak

Zigor horren alternatiba gisa, 20 hilabetekoa ere proposatu du.


Epaitegian deklaratu beharko du hainbat emakumeri modu jarraian eraso egin zien Haritz Varelak

“Erasoa jasan genuen hamar emakumek Haritz Varelaren aurkako salaketa jarri dugu Donostiako epaitegian, eta auzibidea aurrera doala jakinarazi nahi dugu”. 80 emakumek astearte arratsaldean Donostiako Tabakalera ondoan prentsaurrekoa eskaini dute jakinarazteko ezker abertzaleko eta Donostiako Piratetako kide ohiaren aurkako auzia zertan den. Ez dute publiko egin noiz izango den deklarazioaren eguna, eta zailtasunak salatu badituzte ere, "bidean topatu ditugun emakumeen... [+]


2018-10-09 | ARGIA
Sexu bortizkeriaren aurkako borrokalariak, Bakearen Nobel sariaren irabazle

2018ko Bakearen Nobel sariak emakumeen kontrako sexu bortizkeria gerrako armatzat erabiltzearen kontrako borrokan nabarmendu diren bi pertsonalitate sariztatu ditu: Denis Mukwege ginekologo kongotarra eta Nadia Murad ekintzaile yezidia, Estatu Islamiarrak esklabu sexual erabilitakoa. Sariarekin Nobel sariak nabarmendu nahi izan du emakumeen bortxaketak mundu osoan XXI. mendeko gerretan erabiltzea.

,


Gazteluetako maisuarengandik sexu abusuak salatu dituen gaztea, epaiketan deklaratzen lehena

12-13 urterekin maisuarengandik sexu abusuak jasan zituela salatu zuen Leioako Gaztelueta ikastetxe erlijioso kontzertatuko ikasle ohi batek eta salaketari sinesgarritasuna eman dio instrukzio epaileak: ostegun honetan abiatuko da epaiketa. “Semeak bizitako infernua” amaitzea nahi du familiak, ikastetxeak ordea irakaslea babestu du orain arte eta mutikoaren bertsioa gezurtatzen saiatu da.


2018-09-28 | Nahia Ibarzabal
Opus Deiko Gaztelueta ikastetxean adin txikikoa abusatu zuen irakaslea babestu dute

Ikastetxeak webgune bat sortu du irakasleari babesa erakusteko eta biktima “gezurretan dabilela” jakinarazteko.


2018-09-09 | Inma Errea
Ezetzaren ertzak

Uztailak 6. Iruñeko festak hastear. Kale-hamarretakoak nonahi. Banku publikoz hornitutako kantoi batean, mutil gazte batzuk mintzo ozenean. Ezetzaz ari dira. Baten galdea: ezetza al da baietz ez esatea?

Argia da kezka: jakitea nola jokatu hastear diren festetan. Galduta, edo salduta, sexu-grina estreinatu berriaren eta portaera egokien arteko zalantzetan. Nerabe-kalakan, haien parera andre heldua, ni, iritsi arte –esku gorria paparrean, nahitaezko osagarri sanferminetako... [+]


2018-09-04 | Nahia Ibarzabal
Elkarretaratzea egingo da Donostian igandeko sexu erasoa gaitzesteko

Donostiako Udalak deitu du asteartean eguerdiko 12:00etan Alderdi Ederren egingo den kontzentraziora.


2018-09-03 | Nahia Ibarzabal
Emakumezko bat bortxatu dute Donostian

Zurriola hondartzan gertatu da erasoa igande goizaldean. Ertzaintza erasoa ikertzen ari da eta momentuz ez dago atxiloturik.


2018-08-30 | Nahia Ibarzabal
Salmondek dimititu egin du sexu-eraso salaketa batzuen ondorioz

Eskoziako lehen ministro ohiak sexu-erasoak egin izana ukatu du. Hala ere, Eskoziako Alderdi Nazionalistaren (SNP) barne-zatiketak saihesteko dimisioa aurkeztea erabaki du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude