Kontsumitzaileak babesteko neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuak

  • Kontsumitzailea babesteko Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu dituen neurriak bi norabidetan doaz: kredituak ordaintzeko epeak luzatzea, herritar zaurgarrien kasuan; eta koronabirusaren krisiak eraginda erabili ez diren ondasun eta zerbitzuengatik alternatiba bat jasotzea edo zuzenean dirua bueltatzea.


2020ko martxoaren 31n - 18:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaurgarri jotzen diren herritarrei (langabezian daudelako, adibidez) kredituak ordaintzeko epea luzatuko zaie: hiru hilabeteko moratoria izango dute, luzatu daitekeena.

Bestalde, bidaiaren bat, gimnasioa, haurtzaindegia… ordaindua zutenei eta zerbitzu horiek erabili ez dituztenei alternatiba bat eskaini beharko die enpresak (esaterako, bidaia hori beste uneren batean egiteko aukera) eta herritarrak alternatiba onartzen ez badu, dirua berreskuratzeko eskubidea izango du. Haurtzaindegia eta gisako zerbitzuen kasuan, kuotak kobratzen jarraitu badute, zerbitzu hori gerora berreskuratzeko aukera eskaini behar dute enpresek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude