Kontratua eten diote Osakidetzako iruzurra salatu zuen anestesistari

  • Osakidetzako lan eskaintza publikoan iruzurrak salatu zituen Marta Macho anestesistari kontratua eten diote, ESK sindikatuak salatu duenez. Debagoienako ospitalean lan egiten du Machok eta asteartean deklaratu zuen auziari buruzko epaiketan, iruzur salaketak berretsiz.


2019ko maiatzaren 29an - 11:15
Marta Machok (eskuinean) astearte honetan epaitegian deklaratu du Osakidetzako lan eskaintzako irregulartasunei buruz.

Debagoienako ospitaleak Machori komunikatu dionez, ostiral honetan, maiatzak 31, bere kontratua eten egingo da. Ordezkapen kontratua zeukan anestesistak eta lanaldi murriztua zeukan langile baten ordez ari zen. Naiz-ek jaso duenez, orain esan diote ordezkatzen ari zen langileak eszedentzia hartuko du eta beraz bere kontratua bukatu egingo da.

Patxi Nicolau ESK sindikatuko kideak adierazi duenez, Osakidetzako kontratazio araudiaren arabera ezin da halakorik egin. “Beste baten ordezkapena egiten ari den pertsona batek postu berean jarraitu behar du kontratazioari egonkortasuna emateko”, Nicolauren arabera.

ESK-ko kideak nabarmendu du Machok asteartean epaitegian iruzurra berretsi ondoren etorri dela kontratua bukatzeko erabakia eta ospitaleko zuzendaritzari eta giza-baliabideetako alorrari eskatu die “kasualitate” hori esplika dezatela. “Guretzat, errepresio argia da”, adierazi du Nicolauk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude