Osakidetzako filtrazioak salatu zituen anestesistak eta ESK sindikatuak iruzurra egon zela berretsi dute

  • Astearte honetan Marta Macho Arrasateko ospitaleko anestesistak eta ESK sindikatuko Patxi Nicolauk epailearen aurrean berretsi dute Osakidetzako lan eskaintza publikoko azterketen inguruan egin zuten salaketa. Beraiez gain, Gasteizko epaitegietan izan dira IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko bi teknikari, oposizioetako azterketak erakunde horrek egin baitzituen.


2019ko maiatzaren 29an - 10:31
Nicolau eta Macho epaitegiaren aurrean (argazkia: EITB).

Osakidetzako hiru zerbitzu-buru daude inputatuta, honako delituengatik: funtzionario publiko izanda sekretuak jakinaraztea eta fideltasun falta dokumentuen zainketan, salaketen arabera hainbat diziplinatako azterketen erantzunak filtratu zituztelako.

Macho izan da asteartean hitz egin duen lehen lekukoa eta ordubetez esplikatu ditu Osakidetzako lan-eskaintza publikoaz aurretik fiskaltzari esandakoak: azterketak filtratu egin zizkietela oposizioetara aurkezten ziren zenbait laguni hautaprobak egin aurretik; eta nola saiatu ziren filtrazio horien arduradunak grabatzen; baita nola joan ziren notaritzara ere, azterketak egin aurretik puntuazio altuenak nork lortuko zituen jakinda.

ESK-ko Patxi Nicolauk, bere testigantza eman ondoren zenbait hedabideri adierazi dionez, “prozesu baten hasiera da” epaiketako lehen saioa, “urrats garrantzitsua”. Gaineratu duenez, ESK saiatzen ari da froga gehiago mahai gainean jartzen, une honetan epaiketan hiru inputatu besterik ez daudelako eta beste hainbeste espezialitatetako azterketak jarri dituzte jo-puntuan. Emaitza irregularrak, ordea, hemeretzi diziplinatan aurkitu ziren, ez hirutan bakarrik.

Asteazken honetan deklaratuko dute filtrazioak salatu zituzten beste bi anestesistak, baita Osakidetzako zuzendari nagusi ohiak, Maria Jesus Mugicak. Ostegunean berriz, ikertutako hiru zerbitzu-buruen txanda izango da: Cesar Augusto Valero, Reyes Vega eta Jose Luis Cabriada.

Hasierako deklarazio hauen ondoren erabakiko du epaileak Osakidetzako beste zenbait kargudun deklaratzera deituko dituen: giza-baliabideen zuzendaritzatik dimisioa eman zuen Juan Carlos Soto, alor horretako zuzendariorde Xabier Balerdi eta osasun-arretako zuzendari Andoni Arcelay dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude