Txilen ezkerrak eta independenteek idatziko dute konstituzio berria

  • Asteburu honetan, hauteskunde konstituziogileak izan dira Txilen. Herritarrek 1.300 hautagairen artean 155 ordezkari hautatu dituzte konstituzio berri bat idatzi dezaten. Alderdi politikoek porrot handia jasan dute eta independenteek inoiz ez bezalako ordezkaritza lortu dute. Pinocheten diktadurapean idatzitako konstituzioa atzean utzi eta berri bat idatziko da; 2019ko protestetako eskaera garrantzitsuenetako bat izan zen.


2021eko maiatzaren 17an - 12:01
Argazkia: Aeveraal

Maiatzaren 15 eta 16an, txiletarrek Asanblada Konstituziogileko ordezkariak hautatu dituzte. Biltzarreko 155 kideek Oinarrizko Gutun bera idatzi beharko dute, indarrean dagoena ordezkatuz. Eskuinak eta zentro-ezkerrak uste baino eserleku gutxiago lortu dituzte eta independenteek gora egin dute. 1.373 hautagai aurkeztu ziren, besteak beste, aktoreak, idazleak, irakasleak, gizarte langileak, abokatuak eta politikari tradizionalak. Bozketa bi egunez egin zen, jende pilaketa murrizteko, izan ere, 1,2 milioi COVID-19 kasu baino gehiago erregistratu dira eta 30.000 pertsona hil dira Txilen. 

Sebastián Piñera presidenteak babestutako hautagaitzak 37 eserleku lortu ditu eta urrun geratu da konstituzio berriaren edukian eragin eta artikuloei betoa jartzeko beharrezkoak ziren 52 eserlektuetatik. Emaitza agintean dagoean eskuinaren eta alderdi politiko tradizionalen aurkako "zigor" gisa interpretatu da. "Herritarrek mezu argi eta indartsua bidali digute, bai Gobernuari eta baita indar politiko guztiei ere: ez gara behar bezala sintonizatzen ari haien eskaerekin eta nahiekin", adierazi du Sebastián Piñera presidenteak. "Adierazpen eta lidergo berriak eskatzen ari dira. Gure betebeharra da jendearen mezua umiltasunez eta arretaz entzutea", gaineratu du. Independenteek ordea, ia eserlekuen heren bat lortu dute, guztira 48 eserleku eskuratu baitituzte.

Herritarrek eskualdeko gobernadoreak, alkateak eta zinegotziak ere aukeratu zituzten hauteskundeetan. Presidentearen alderdiak udalerri garrantzitsuenak galdu ditu eta Alderdi Komunistak aldiz Santiagoko alkatetza kendu dio. Azaroan presidentetzarako hauteskundeak egingo dira. Kontaketen arabera, populazioaren %40 inguruk eman du bozka asteburu honetan.

Genero parekotasun mekanismo bat erabiliko da Asanbladan, gutxienez %45 emakumeak izango direla bermatuko duena. Horrez gain, 155 eserlekuetatik hamazazpi indigenentzat izango dira, Estatuak onartutako Txileko hamar herriak ere kontuan hartu nahi izan baitira.

Hauteskunde historikoak

Asanblada Konstituziogileak konstituzio berri bat idazteko ardura dauka, izan ere, aurreko konstituzioa 1980an idatzi zen Augusto Pinocheten diktaduran. Sektore guztietan enpresa pribatua sustatzen du –hezkuntzan, osasunean eta pentsioetan esaterako– eta Txileko gizarteko sektore garrantzitsu batentzat jatorri ez-legitimoa du.

2019ko urrian eztanda egin zuten protesten eskaera nagusietakoa konstituzioa aldatzea izan zen. Herritarrak kalera atera ziren, desberdintasun sozioekonomikoak salatzeko eta erreforma sozial sakonak martxan jartzea eskatzeko. Manifestarien eskarietako bat Estatuak oinarrizko ondasunen prestazioan parte-hartze eta inplikazio handiagoa izatea izan zen.

Protesten harira, eskaerak bideratzeko bide konstituziogilea hartzea erabaki zen eta 2020ko urrian txiletarren gehiengoak –ia %80ak– konstituzioa aldatzearen alde egin zuen. Batzarrak bederatzi hilabeteko epea izango du testu berria osatzeko eta 2022an beste kontsulta bat egingo da testu konstituzional berria onartzeko edo atzera botatzeko. Herritarren ustez konstituzioa aldatzea ez da nahikoa, baina aldaketa ugari ekarriko ditu. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-09-10 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
"Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak"

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Eguneraketa berriak daude