Konfinamenduaren kontrako protestak txio bidez akuilatzen dabil Trump

  • "Minnesota askatu!", "Michigan askatu!" zein "Virginia askatu!" txioen bidez azken egunetan biderkatuz doazen protestak elikatzen dabil Donald Trump AEBko presidentea. Fusilak eskutan atera dira herritarrak kalera eta armen erabilpenaren mezua ere bideratu du presidenteak txio bidez.


2020ko apirilaren 18an - 16:34

Demokratak boterean diren AEBetako estatuek erabakitako konfinamenduaren kontrako protestak biderkatuz doaz. Eta mugimendua akuilatzen dabil Donald Trump presidentea: "Minnesota askatu!", "Michigan askatu!" zein "Virginia askatu!" dioten txioak publikatzen dabil, protestan dabiltzanei animoak bidaliz. Milaka herritar –ultraeskuindarrak gehiengoan– kalean dira koronabirusaren izurritearen kontrako konfinamenduaren aurka.

Armen erabilpenari buruzko aipamena ere egin du Trumpek: "Defenda ezazue bigarren emendakin zoragarria!". AEBetako Konstituzioko bigarren emendakinak ahalbidetzen die herritarrei armen erabilpena. Bortizkeriaren erabilpena sustatzea leporatu diote demokratek Trumpi.

Koronabirusaren izurriteak 30.000 hil baino gehiago ondorioztatu ditu AEBetan eta kutsatutakoak 700.000 baino gehiago dira. Egunero AEBetan, 3.000ko batek dute bizia galtzen birus horrengatik. Osasun zerbitzua ez denez publikoa, are zailago zaie herritarrei sendatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude