Konfinamendua: albo-ondorioak

  • Badira hiru aste konfinamenduan gaudela –bost aste, Italian; hamaika, Wuhanen–, eta gero eta gehiago gara sumatzen dugunok esperientzia partekatu honek –ez ordea esperientzia komuna, baliabide eta ahal oso desberdinekin bizi baitu bakoitzak– garai baten mugarria markatuko duela.


2020ko apirilaren 15ean - 07:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zera esan nahi dut: pandemian –“denok kaltetuta”– gaudenez, eta 20 eta 40 urte bitartekoen arteko gehienentzat lehen esperientzia traumatikoa orokortua hauxe izaten ari denez, lehenaldiaren eta ondorengoaren arteko marra bat markatuko du. Gazte horiek bereziki sumatuko dute haustura: tupustean, sasoi berri bat datorkigu non joko-arau inplizituak aldatuko diren, aliantzak eta “gizarte-kontratuak” lausotu,  itxuraz sendoak ziren konplizitateak hautsi, eta beste berri batzuk sortu; zimur ezabaezinak eta ondoren datozenentzat interpretatzen zailak izango diren imintzioak utziko diete.

Belaunaldi bakoitzak bizi izan du halako pasarterik. Lehen ere asko izan dira bazterrera jaurtiak, gaztetako ilusioak eta idealak errealitatearen galbahetik pasarazita. Eta onik iraun dutenentzat, ukaezina izan da naufragio baten ondorengo sentsazioa, galera konponezinak utzi dituena. Gerra izan zen nire gurasoentzat, eta frankismoaren amaierako urteak nire adinekoentzat; bortxa politikoaren eta horren aurkako errepresioaren atzaparkada ere hor egon da; heroinaren pandemia ondoren…

Gerra Hotzaren amaiera ere heldu zen –zer izan zen hura Berlin Ekialdeko biztanleentzat, txetxenoentzat, Jugoslavia ohiko biztanleentzat…?–; XXI. mendearen sarrera gero: New Yorkeko, Madrilgo, Pariseko eta Londreseko atentatuak; Afganistango, Irakeko, Siriako eta beste hainbat lurraldetako suntsiketak… Erreboltak eta protestaldiak izan ziren, eta berrogei urteren bueltan daudenen artean, askok aldarrikatzen dute haietako bat edo beste, haien “gertakaria” balitz bezala –ezin “maiatzarik” gabe etsi–. Litekeena da hala izatea, baina susmoa dut haientzat gehienentzat ere benetako gertakizuna egunotan tokatzen ari zaigun pandemia izaten ari dela, loria eskasekoa.

"Konfinamenduan geldialdi bat gertatzen da: “ekonomia hibernazioan sartu da” diote titularrek. Baina, egia esan, espazioa da benetan kizkurtzen dena, kartzelaldian bezala, behartutako soldaduskan eta antzekoetan bezala"

Konfinamenduan geldialdi bat gertatzen da: “Ekonomia hibernazioan sartu da” diote titularrek. Baina, egia esan, espazioa da benetan kizkurtzen dena, kartzelaldian bezala, behartutako soldaduskan eta antzekoetan bezala. Halako itxialdiek lehenaren eta ondorengoaren arteko muga markatzen dute haietara bortxatuak izan direnentzat, eta konplizitate bat sortzeko gai dira, aldi berean, elkarbanaturiko marka gisa. Denbora gelditzen omen, baina benetan txikitzen dena espazioa da, eta, horren eraginez, denbora da askotan desesperatuki zabaltzen zaiguna. Horra gakoa: eguneroko bizitzatik ateratzen gaituen denbora hedatuaren bizipena. Funtsezko esperientzia da hori monjeentzat, edo meditazio-bakarraldi intentsiboetara erretiratzen direnentzat, esaterako. Halakoetan, kanpo-estimuluak modu bortitzean murrizten dira, ez da hitz egiten, ikus-entzunezko konexioak mozten dira, diziplina zurrun bati jarraitzen zaio ezin aspergarriago egiten diren ordu amaiezinetan: zertarako eta jezarrita egonik “ezerezari” jarri behar zaion arreta zaintzeko, harresi baten kontra jotzen duen ahalegin mingarrian, non gogoa eta gorputza asaldatzen diren begi-bistako bidegabekeriaren aurrean. Jakina, erritmo horretara egokitu egoki gintezke, eta errutina berri bihurtu –kartzelako edo komentuko errutina dorpea, kalekoa baino are alienatzaileagoa–, eta, hala, diziplina horiek dakartzaten distortsio edo eraldaketa potentzialak azkar neutralizatzen dira.

Ezin badugu konfinamendua bizi, “tokatu zaigun tigrea zamalkatuz”, esperientzia oso mingarria gerta dakiguke. Dagoeneko hasi gara antsietate-krisiez hitz egiten, datorren depresio-pandemiaz, elkarbizitza behartuak dakarren maskaren erortzeaz…; zauri ezabaezinak utziko dituzten aferez. Kontsulta psikiatrikoak kolapsatu egingo dira, psikologoak gainezka ibiliko dira, drogen kontsumoak gailurra joko du… Indarkeria matxisten erasoen kopurua gutxitu dela esaten duten arren, presioa igotzen ari da orduak pasa ahala, eta eztanda egin dezake noiznahi. Eta hori herrialde aberatsetan. Zer arrasto utziko du hilotzak kaleetan abandonatzen diren lekuetan? Zer lorratz, polizia edo armada, lapurretak saihesteko, tirokatzen hasten denean goseak jotako jendea, gizarte-gerra esplizitua izango den lekuetan, setio-egoera deklarazioekin? –Armen salmenta disparatu da AEBetan; Durartek garbi utzi du: “tirokatu konfinamendua errespetatzen ez duen jendea!”.

Kasurik onenean ere, irrealtasun-sentsazio batek harrapatuko gaitu. Agintariek konfinamendua lasaitzen dutenean –modu probisionalean betiere, inork ezin baitu segurtatu pandemiak beste erasorik joko ez duenik–, lur errea zapaltzen dugula irudituko zaigu. Zonbien antzera aterako gara kalera, eskularruak eta maskarak erabiltzera behartuak, agian, eta esperientzia konfesaezinak bagenitu bezala begiratuko diogu elkarri –inongo esperientziarik ez dugulako izan, apika; zorabiatze hutsal eta mikatz bat, besterik ez.

"Ezin badugu konfinamendua bizi, 'tokatu zaigun tigrea zamalkatuz', esperientzia oso mingarria gerta dakiguke. Dagoeneko hasi gara antsietate-krisiez hitz egiten, datorren depresio-pandemiaz, elkarbizitza behartuak dakarren maskaren erortzeaz…; zauri ezabaezinak utziko dituzten aferez"

Aste hauetako berririk kezkagarrienetakoa, niretzat, Eitb Focus inkestaren emaitzak izan dira, konfinamenduaren lehen astean argitaratutakoak.  Ohikoa denez, jendeari galdetzen zitzaion nola bizi zuten egoera eta zer kezka zituzten etorkizunera begira. Eta horra asaldatu ninduen datua: birusak kutsatzeko beldur handiena gazteena zen; haien artean, % 93 oso izututa zegoen kutsatzearekin, beste edozein adin-tartetakoak baino gehiago, gazteak ez direla kalteberenak jakinda ere. Ez zeuden hain kezkatuta etorkizunarekin edo ondorio ekonomikoekin, baizik eta birusaren balizko erasoagatik  zeuden larrituen –esan beharrik ez da inkesta hauek ez direla ikusezinak diren horiengana zuzentzen: paperik gabeko edo modu oso prekarioan bizi diren inmigranteengana, esaterako–. Bere bizitzan lehen aldiz modu orokorrean aukeratu gabeko entzierroa pairatzen zuen jendea oso beldurtua zen “etsai ikusezin” baten aurrean –eta konfinamenduaren lehen astea besterik ez zen–. Galdera saihestezina egin zitzaidan: “Jendarte hori –ez bakarrik gazteak– prest egongo ote litzateke hainbat askatasun eskubideri uko egiteko, baldin eta hori balitz mehatxu birikoari aurre egiteko ordaindu beharreko prezioa –bizi-aldagaien estatu-kontrola; mugimenduena, kontaktuena, etab.– Txinakoari edo Korea Hegoaldeko ereduei jarraiki, hein batean?”. Erantzunak ez dit zalantzarik uzten, eta, horregatik, agintariak ari dira dagoeneko lege-doikuntzak egiten –datuak babesteko legeak gorabehera–segurtasunaren izenean kontrol sozial gero eta gogorragoa ezarri nahiz. “Datuak dira kapital berria” entzuna genuen, eta datuak bildu eta kontrolatzeko erraldoiek –Google, Facebook, Microsoft eta enparauek– aspaldi lortu zuten kotizazioen gailurra. Paradoxa makabroa da Bill Gates pandemia duela bost urte iragarri zuen profeta gisa errebindikatua izatea egunotan. Esana du gobernuek ez zutela ezer egin oraingoa aurreikusteko; eta txertoa ikertzeko fundazio pribatu handiena sortu zuen. Esan beharrik ez dago erraldoi farmazialari nagusiek dohaintzak egin dizkietela ziztu bizian Gates-en “fundazio altruistei”. Ez da zaila istorio honen guztiaren hurrengo kapituluak asmatzea.

Zorabiaturik utzi gaitu errealitate pandemiko honen kolpeak. Intelektual, elizgizon edo politikarien adierazpen errukitsuak gorabehera, ezerk ez digu pentsarazten kolpe horretatik indartuago eta solidarioago aterako garenik. Zorabio horrek jarraituko gaitu, eta oihaneko legerik gupidagabeenaren bulkada ilunenak. Salbuespenak egongo dira, nola ez. Komunitate-ekimen txikiak saretuko dira, lehen bizi-premia gisa indartuz; proban jarria izan den adiskidetasuna sendotuko da, batzuengan. Lubaki eta fronte zaharrak desegin eta lotune berriak sortuko dira. Gazte askoren heldutasunerako pasabidea saihestezina bilakatuko da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude