Kolonoek eta Israelgo armadak elkar hartuta dozenaka palestinar zauritu dituzte Jerusalemen

  • 61 palestinar zauritu eta zortzi atxilotu dituzte Israelgo Poliziak eta armadak. Kolonoek Jerusalemgo Al-Aksa meskitaren inguruneak okupatzeko deia egin zuten, musulmanen Eid al-Adha ospakizun erlijiosoaren egunean. Indar armatuek bidea ireki diete kolonei.


2019ko abuztuaren 12an - 10:35
Irudia: Middle East Monitor
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igandea Eid al-Adha izeneko ospakizun eguna izan da Jerusalemgo musulmanentzat. Milaka palestinar batu da Al-aksa meskitan eta inguruetan ospakizunetarako. Aurrez, kolono sionistek dei egin zuten zonaldea okupatzeko. Middle East Monitor hedabidearen arabera, 1.700 kolono baina gehiago sartu da zonaldean, Israelgo armadak eta Poliziak babestuta. Indar armatuek palestinarren aurka egin dute negarra eragiteko gasak, borrak edo gomazko balak erabiliz. Gutxienez 61 palestinar zauritu dituzte eta zortzi atxilotu.

Al-aqsa meskita Jerusalem ekialdean dago, Israelek 1967an okupatu zuen zonaldean. Musulmanentzat zein judutarrentzat lur sakratua da Al-aksa. Jordania da espazioaren zaindaria egun. Herrialde horrek jakinarazi du kexu formala bidali diola Israeli, bere "probokazio arduragabea" dela eta.

 

 

Okupazioak aurrera jarraitzen du

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu Israelek Palestinako lur okupatuetan kolonia ilegalak eraikitzen jarraitzeko asmoa duela adierazi zuen iragan ostegunean. Zisjordaniako Beit El kolonian egin zituen adierazpenak, 650 etxebizitza berri inauguratzen ari zela: "Gure sustraiak sakonduko ditugu gure aberrian. Bere alde guztietan".

Azken egunetan Zisjordaniako lur okupatuetan 2.400 etxebizitza eraikitzeko baimena eman du Israelek. Nazio Batuen Erakundeak eta Europar Batasunak egitasmo horiek legez kanpokoak direla salatu dute, beste behin. Aurten, momentuz, 6.100 etxebizitza eraikitzeko baimena onartu du Israelek. 2018an, orotara, 5.400 etxebizitza onartu zituzten.


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.