Koiuntura pandemikoa atzerrian

  • Covid-19 birusak sortutako pandemiak anabasa itzela sortu du mundu mailan. Horren ondorioz, nazioarteko joan-etorrietan harrapaturik geratu dira euskal herritar ugari.

Tenperatura hartzen Indian.
Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 29an - 19:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beste asko ere aspalditik edo aldi baterako bizi dira atzerrian eta haien bizilekuetatik iragan dute koronabirusaren eragina. Hala Bideok eta Kasakatxaneko lagunek –bidaiarien eta atzerriratuen irratsaioa– munduan zeharreko testigantzak jaso ditugu bideo honetan. Kuba, Peru, India, Estatu Batuak, Palestina, Mexiko, Kolonbia, Tailandia eta Indonesiatik hainbat lagunek haien leihoetatik pertsonalki ikusi dutena kontatzen digute. (Bideo honetan bildutakoa 2020ko apirilaren lehenengo hamabostaldian jasota dago).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude