Klase ertaineko hainbat familia elkartu dira Katalunian, seme-alabak ghetto eskolan matrikulatzeko

  • Jatorri migratzailea duen ikasle asko dagoen ikastetxeetatik “ihes” egiten du klase ertaineko guraso euskaldun ugarik, baita Katalunian ere. Nola lortu ghetto ikastetxeak ghetto izateari uztea? Klase ertaineko familia horiek elkartu eta seme-alabak bertan matrikulatuz, adibidez. Hala egin dute Manresan.


2021eko maiatzaren 25ean - 16:08
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat lekutan ikasleen segregazioa errealitate den garaiotan, Kataluniako klase ertaineko zazpi familia batu egin dira eta ikasleen %95 baino gehiagok jatorri migratzailea duen Muntanya del Drac ikastetxean matrikulatu dituzte seme-alabak. Familia hauek diote ez dutela nahi inork heroitzat hartzea, logikoa ikusten dutela kalean dagoen aniztasuna jasotzea ikastetxeak eta ez dituztela seme-alabak hezi nahi katalan zuriak baino ez dituzten burbuiletan. Hala ere, jakitun dira gutxiengo direla horrela jokatzen dutenak. El País-ek argitaratu du esperientzia honen inguruko erreportajea.

“Arriskutsua da norbere burbuilan bizitzea”

Euskal Herrian ere aurkitu daitezke kasuak, han-hemenka arakatuz gero, baina gutxiengoa dira gurean ere. Gasteizko Alde Zaharrean dagoen Ramon Bajo ikastetxe publikoa ghetto-eskola zenean adibidez, bertan matrikulatu zuten semea Ioseba Apilanez eta Maika Diaz de Aldak. “Beldurrak izatea normala da, baina gero ez dira beldur errealak eta gainditu egiten dira, aurreiritziak bezalatsu. Guk geuk geneuzkan mugak gainetik kendu eta asko ikasi dugu. Hautu indibidualetik harago, babesa lortzea ere inportantea da, guraso batzuen konpromisoa eta lan egiteko gogoa erdiestea, orduak sartu behar direlako”, kontatu ziguten ARGIAn.

Erabakiaren zergatia garbi azaldu zuten: “Hezkuntzak ez badu gizarte kohesioa bere egiten, jai dugu. Arriskutsua da norbere burbuilan bizitzea eta aniztasuna oso ona da, denontzat. Guraso batzuek diote ez dutela haien seme-alaba nahi kanpotarrez edota txiroez betetako ikasgelan, beldur dira, baina gizarte hobea nahi badugu borroka egin behar dugu, ezin dugu beste alde batera begiratu”.

 

 

 

Apilanez eta Diaz de Alda.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!