Benetako integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatzen dituena da.
Hezkuntza komunitateko langileak gara, A eta B ereduetako ikastetxeetan lanean gauden edo egon garen kideak. Gure ikasleen etorkizunaz arduratuta gaudelako gaude gaur hemen. Ez dugu ikusten izan behar duten gizarteratzea eta euskalduntzea lortzen ari garenik.
Hezkuntza Legea dela eta, hizkuntza ereduei eusteko EAJk eta PSEk egindako emendakinaren harira hausnarketa bikoitza egin gura dugu eta hausnartzera gonbidatu gura zaituztegu.
Hasteko, Hezkuntza Saileko webgunean “Aniztasuna eta inklusioa” atalean jasota dagoena hizpide hartuko dugu: “Gizartean gertatzen diren aldaketak direla-eta, hezkuntza-sistema etengabe egokitu behar da. Ezagutzak helarazi baino askoz ere gehiago egin behar du XXI. mendeko hezkuntzak. Hain zuzen ere, belaunaldi berrien integrazio pertsonala, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatu behar ditu etengabe aldatzen den gizarte-testuinguru batean.”
Eusko Jaurlaritzarentzat egindako lanean, Xavier Bonal soziologo eta eskola segregazioan adituak dio, batez ere A eta B ereduetan ematen dela eskola segregazio handia. A ereduko ikasleen profilak oso desberdinak dira pribatuan eta publikoan; lehenengoan maila sozioekonomiko eta kultural handia duten ikasleak kontzentratzen dira eta ez dago ia etorkinik; eta bigarrenean maila apalekoak dira eta ia gehienak etorkinak. Datuak irakurrita, A eta B ereduak “segregazioaren elementu katalizatzaileak” direla ondorioztatzen dute ikerlari askok.
Segregazio “fisikoaz” gain, hizkuntza eta kultura segregazioa ere eragiten dute A eta B ereduek, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza ukatzen duten neurrian
Gure egunerokoan ikusten dugu. A ereduak ez du euskal gizartean ikasleen integrazioa bermatzen, inondik inora ere. Gainera, egia esan, ikastetxe publikoetan, adibidez, ikasle tipologia zehatz bat baztertzeko erabiltzen dela ematen du. Izan ere, ikasle asko berez ez dagokien ikastetxe batera doaz (askotan etxebizitzatik ia ordubeteko bidaia daukate ikastetxera heltzeko) edo dagokien zentroek A ereduetara bideratzen dituzte ikasle horiek, beraien “hobe beharrez” dela aitzakia hartuta.
Ikasle guztiek aukera eta bitarteko berberak dituzte aipatutako integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea bermatzeko? Eta ikasgai bakoitzean eskatzen zaien irteera profila lortzeko? Eta goian aipatutako gaitasunen garapenera heltzeko?
Gure ustez, ez! Goiko hitz horiek ondo aztertzen baditugu, ikusten dugu esan eta egiten direnak ez datozela bat. Hizkuntza-ereduek kontrako bidean eramaten gaituzte; integratu beharrean, segregatu egiten dute. Pertsona moduan integratzea zailtzen du horrek eta etorkizunean laneratzea ere eragotzi dezake. Beraz, zubiak eraiki baino, A ereduak gizarteratzea mugatzen duela argi dago.
Segregazio “fisikoaz” gain, hizkuntza eta kultura segregazioa ere eragiten dute A eta B ereduek, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza ukatzen duten neurrian. A ereduko ikasle batek ez du lortuko ikastetxean jasotako euskara eskola orduekin behar duen irteera-maila; hau da, DBH bukatutakoan euskarazko B2 maila ez du izango. Urtean 100 euskara ordu baino gutxiago jasotzen duen ikasle batek ezingo du horra heldu. Hori ez diogu guk, hori horrela dela denok badakigu, baita Eusko Jaurlaritzak ere. Gutxienez 2006tik, hori frogatzen duen ikerketa egin baitzuten beraiek. Euskara eta euskal kulturaren ezagutzarik gabe integrazioaz, inklusioaz, kohesioaz edo berdintasunaz hitz egin daiteke?
Legea ontzeko Legebiltzarrean emandako eztabaidan hainbat aditu eta arituk, geletan, zentroetan, ikasleekin zuzenean lanean ari direnek esan dituzte gauza hauek, behin eta berriz. Ezer gutxirako balio du “legerik parte-hartzaileena” izateak, azken minutuan entzundako guztiari entzungor egin eta 180 graduko itzulia emanez kontrako norabidean joaten bada. Arduragabekeria itzela litzateke hizkuntza ereduek eragiten duten guztia jakinda, horiek mantentzeko hautua egitea. Ez dugu inola ere ahaztu behar, gure herriko etorkizuna dagoela jokoan, egungo ikasleak baitira bihar herri hau aurrera eramango duten herritarrak.
Beste hezkuntza eredu bat behar dugu, benetako integrazioa bermatzen duena, maila sozioekonomiko edo kultural guztiena. Batzen duen, batzen gaituen, hezkuntza eredu bat behar dugu, ez banatzen duena edo gaituena. Gure hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna bermatuko duena, gure kultura, gizartea zein bizitzeko modua ulertarazten lagunduko duena. Hori lortzen lagunduko duen lege marko bat sortzeko garaiz gaude oraindik eta guk bide hori egin gura dugu.
Hezkuntza komunitateko langileak, A eta B ereduetan lanean dauden edo egon direnak Gasteiz, Laguardia, Oion, Eltziego, Bilbo, Erandio, Barakaldo, Leioa edo Donostiako ikastetxeetan:
Aintzane Marin Mercero
Alazne Tajadura López
Alba García del Río
Ane Ochoa de Zuazola
Ekaitz Gabirondo Zelaia
Ekaitz Zabaleta de la Gala
Estibaliz Velasco Gonzalez
Felipe Zelaieta Txurruka
Haizea Ramirez de Alda Pozueta
Ibone Aldekoa Aldai
Iñaki Agirre Elorza
Íñigo Guenechea
Iratxe Blanco
Iraitz Garmendia Ezponda
Itziar Irigoien Elizetxe
Jone Lauzirika
Larraitz Mendizabal Alzelai
Maialen Aulestia Gorostola
Maider Arregi Herrera
Maitane Nerekan Umaran
Manu Atxaerandio Alesanco
Markel Eizagirre
Markel Uriarte Ortega
Martin Alkorta Querejeta
Mikel Leunda
Miren Madariaga Tubet
Nahikari Centeno Lizarazu
Oihana Cabello Elorriaga
Oihana Urien Ubillos
Patxi Ibarzabal
Saioa Gonzalez Madariaga
Sonia Gómez Barriocanal
Unai Rodriguez Sarriegui
Unai Ruiz de Viñaspre
Xabier Sagarna Perez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]