A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi dugu, auzotarrek senti dezatela Judimendi haien eskola ere badela".
Haur eta Lehen hezkuntza eskaintzen dituen ikastetxe txikia da Judimendi, eta A eredukoa izanik, ikasle guztiak jatorri atzerritarreko familien seme-alabak edo etxean erdaraz bizi diren ijitoak dira, guraso euskaldunik ez baitago seme-alabak A ereduan matrikulatu nahi dituenik. Batzuetan, guraso erdaldunek uste dute euskarazko ereduan ez direla gai izango seme-alaba behar bezala laguntzeko (maiz damutu egiten dira ondoren, haurra euskaraz eskolatu ez izanagatik), eta beste asko, behin ikasturtea hasita iritsi direnak, zuzenean A ereduko ikastetxera bidali ditu Hezkuntza sailak, beste alternatibarik eman gabe.
Badira urte batzuk D eredura igarotzeko asmoa eztabaidatu dutela ikastetxean, Hezkuntza sailera ere deitu zuten, eta esan zieten klaustroak ezin zuela halako erabakirik hartu, informazioa ez zen garbia… eta iaz, aukera zabaldu zitzaien: orain arte 3 urtetik aurrerako haurrak hartu ditu eskolak eta 2 urteko gela irekitzea eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari. 2 urteko gela irekitzeko, D eredua ezarri behar zuen ikastetxeak, “eta ametsa zena aukera erreal bihurtu zitzaigula ikusi genuen, justu nahi genuena eskaintzen zitzaigula; bozkatu eta erabaki genuen 2 urteko gelaren alde eta beraz D ereduaren alde egitea”, kontatu digu Olarizu Lopez de Briñas irakasleak. D eredua 2 urteko mailan hasiko da, eta pixkanaka, urte batzuen buruan, maila guztiak hartuko ditu euskarazko murgiltze ereduak.
Auzoan lanketa egiten ari dira eta familia euskaradun batzuek Judimendin matrikulatuko dituzte haurrak; “familia militanteak dira, auzoko eskolaren alde egingo dutenak, eta uneotan hori behar dugu, gero beste familia batzuk motibatzeko”. Gasteizko alde zaharrean, Ramón Bajo ikastetxe publikoak ere D eredurako aldaketa egin zuen duela urte batzuk eta garai hartan eskola horretako guraso zen Amelia Barquínen hitzak gogoan ditu Lopez de Briñasek: “Ez espero lehenengo urtean familia euskaradun pila batek izena ematea, astiro dator aldaketa, ‘halako baldin badoa’, ‘zein lan ona egiten duten eskola horretan’… eta ahoz aho pixkanaka zabalduz doa aldeko giroa”.
Ramon Bajoko esperiantziaren arabera, aurrez ikastetxean zegoen ikasle profilak ez zuen alde egin eta euskaradun familiak pixkanaka-pixkanaka batzen joan ziren proiektura. Gakoa? Harremanak eta harrera asko zaintzea
Ramón Bajoko esperientziatik zer jaso duten? “Batez ere transmititu digute posible dela –dio Olarizu Lopez de Briñasek–. Aurrez ikastetxean zegoen ikasle profilak ez zuen alde egin, euskara ez zekitenak ez ziren baztertuak sentitu, eta euskaradun familiak pixkanaka-pixkanaka batzen joan ziren proiektura. Gakoa? Harremanak eta harrera asko zaintzea, urrats bakoitza ondo azaltzea”.
Judimendi eskolak abantaila ugari dituela nabarmendu du irakasleak: ikastetxe txikia da (hainbat mailatan lerro bakarra du, ratio txikiak ditu eta harremana eta arreta pertsonalizatuagoa bermatzen du horrek), belaunaldi arteko pedagogia dute txertatuta, auzoaren erdigunean kokatuta daude, auzoko zerbitzuak hurbil dituzte, parke handi bat dute ikastetxe ondoan, eta jolastokia ere berriki eraldatu dute, natura eta hezkidetza oinarri hartuta.
Lanketa egiten ari dira auzoan
Judimendi euskara batzordearekin eta Batuta auzo elkartearekin lanean ari da eskola eta laguntzeko prest agertu dira hasieratik; “Judimendi auzo inplikatua eta borrokalaria da, eta auzotarrak buru-belarri ari dira, ikastetxeko klaustroa ere berdin”.
Trantsizio prozesua jakinarazteko, hainbat ekimen egiten ari dira. Asteazken arratsaldero, ikastetxeko motrizitate gela irekitzen dute, 0-2 urteko familien topagune izan dadin.
Astearte honetan, arratsaldeko 18:00etan mahai-ingurua antolatu dute eskolan bertan. Amelia Barquín eta Ana Garcíak Ramon Bajo eskolako esperientzia kontatuko dute; Idoia Molinuevo, Josu Ramos eta Marije Kortabitartek erantzungo diote “zer eskatzen dio auzoak eskolari?” galderari; eta Maite Berriozabal eta Emaldi Cereijok berriz, “zer eskaintzen du eskolak?” argituko dute. Zaintza zerbitzua bermatuko dute, topaketak iraun bitartean.
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]
Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]
Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]