Katalunian ez dute COVID pasaporterik eskatuko aurrerantzean

  • Ziurtagiriak ez du saihesten omikronen transmisioa; horixe baieztatu du zientzialari talde batek, Generalitateak eskatutako txosten batean. Bestalde, Danimarkan bertan behera utziko dituzte COVID-19ari aurre egiteko neurri guztiak otsaila hasterakoan. Nahiz eta kutsatze kopurua inoizko altuena izan, gobernuak ondorioztatu du omikron ez dela hain arriskutsua.


2022ko urtarrilaren 27an - 09:08
Azken eguneraketa: 10:11
Katalunian gaueko aisialdirako lokalek itxita segiko dute. / Argazkia: Europa Press.

Generalitateak aurreratu zuen bezala, Kataluniak Kantabriaren bide bera hartu du: COVID-19 pasaportearen derrigortasuna kendu dute.Gaurtik aurrera, hau da, urtarrilaren 27tik aurrera ez da ziurtagiririk beharko tabernatara, jatetxetara, gimnasiotara eta adinekoen egoitzetara sartzeko.

Generalitateak asteazken iluntzean jakinarazi du zientzialari talde bati eskatutako ikerketak erakutsi duela COVID pasaporteak ez duela eraginkortasunik omikron aldaeraren aurrean, txertatutakoak zein gaixotasuna pasatutakoak berriro kutsatu daitezkeelako. Halaber, ostiraletik aurrera neurri murriztaile nagusiak ezeztatuko dituzte: ez da egongo edukiera eta ordutegi mugarik, ezta elkartzeko gehienezko pertsona kopururik ere. Ordea, gaueko aisialdirako tokiak itxita mantenduko dituzte.

Danimarkan, pandemia amaitutzat

Otsaila hastearekin batera, COVID-19ari aurre egiteko neurri oro bertan behera geratuko da Danimarkan. Ez da maskararik erabili beharko inon, diskotekak irekiko dituzte, eta bestelako neurri murriztaile guztiak kenduko dituzte, bizitza kulturalean zein sozialean. Omikron aldaera hain arriskutsua ez dela ondorioztatu du gobernuak, eta nabarmendu du herritarren gehiengoa immunizatuta dagoela.

Mette Frederiksen lehen ministroak “mugarritzat” jo du erabakia, eta argitu du gobernuari babesa eman diola pandemia hasieratik dagoen zientzialarien aholkulari batzordeak. Danimarkan kutsatze zifrak altuak dira, eta azken hilabete eta erdian COVIDak eragindako heriotzak ugaritu dira, baina Europako heriotza-tasarik baxuenetakoa du –100.000 biztanleko 63–. Frederiksenek onartu du “paradoxikoa” irudi lezakeela egoera horretan neurriak ezeztatzeak, baina azpimarratu du "zifrarik garrantzitsuenetako bat" dela gaixo larrien zifra, eta horrek beherantz egin duela.

Hiru fasetan aurreikusi dute trantsizioa, eta aitortu dute datorren neguan “seguruenik” herritarren gehiengoa berriz txertatu beharko dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude