Agian, Kataluniako herriak Bruselan abenduaren 7an egin behar duen manifestazioan egotea dagokio Euskal Herriari. Agian, gure aldarrikapena berearekin batera aldarrikatzea dagokigu. Agian, aurten Gabonetan Euskadi-Katalunia partida jokatu beharko litzateke Bruselako Heysel estadioan… Agian.
Agian, gizarte legez postrauma antzekoa jasaten ari gara eta kostatzen ari zaigu momentu berezi hauetan erreakzionatzea..
Ez, ez da normala gizarte demokratikoetan politikariak, ideiak babestearren espetxeetan sartzea (are gutxiago gehiengo sozial batenak direnean). Eta euskal gizartean ere ez da normala izan, bakearen alde eginiko lanarengatik politikariak eta gizarte eragileak atxilotu eta horrenbeste urtetan espetxean edukitzea. Ez da normala ere ez –politika ofiziala analizatuz gero–, denak betiko moduan jardutea eta halako gaien aurrean erakundeetan isiltasun ekintzaile aktibo bat ikustea. Gauza ez-normal asko normaltzat jotzen direnean, etorkizunean gizarte legez, seguruenik, ez-normal eta ez-natural izango diren jarrerak eta jokaerak ikusiko baititugu. Gaur egungo Euskal Herriko gizarte eta instituzioak, horren adibide.
Biolentziaren erabilerak gizartean eduki zuen isiltasunak, trauma eta ondorio latzak eragin ditu gizartean gerora. Baina, berdin, ekintza antidemokratiko eta injustu baten aurrean ofizialtasunetik ikusten ari garen isiltasunak gizarte ez-orekatu eta ez-koherente batera garamatza. Gizartearen zati handi bati bizkarra ematen ari baikara eta kasu honetan, gainera, gizarteari begirako isiltasun instituzional aldebakarrekoa normaltzat ari gara ikusten. Bai, horrek bakea eta lasaitasuna ekar dezake momentuan, baina etorkizunari begira, gizarte eta herri gisa norabide gabezia ekar dezake; eta pertsona edo herri bezala bizitzan aurrera egiteko helbururik ez edukitzea izango litzateke egin genezaken akatsik handiena. Bizitzan ilusioa eta bizipoza galtzeko modu egokiena horixe baita, helbururik ez edukitzea.
1936-1937 urteetan Eusko Jaurlaritzak, garairik latzenean eta atzerritik, euskal futbol selekzioa, Eresoinka abesbatza… jarri zituen abian. Agian, bazekien estatu gabeko nazioek arnasa nondik hartu behar zuten. Aitzitik, gaur egungo txanpon-hotsek eta kupoaren aldarrikapen hutsek, ez diote inondik inora mesederik egiten euskaldunok bizirik irauteko derrigorrezkoa dugun "arnas aparatuari". Zeren, adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoak estatuaren esku dauden konpetentziengatik kupoaren bidez ordainketa egiteko unean, bai ejertzitoa, bai RENFE… ordaintzen baititu. Baina, baita, adibidez, kirolen federazioak estatuaren esku edukitzearren egin behar diren ordainketak ere. Estatuaren konpetentzia baita kirol federazioen kudeaketa guztia. Ondorioz, agian, kupo handiago eta hobe batekin herri gisa irauteko derrigorrezkoa dugun arnas aparatuari oztopoak ipintzen egon gaitezke. Onartzen ari baikara konpetentzia hori estatuarena dela. Katalunian kuporik gabe, futbol-zelaiak betetzen joan dira azken urte hauetan; Euskal Herrian, aldiz, kupo eta guzti, estadioak husten joan dira. Zer pentsatua ematen du, ezta?
Agian, euskal politikagintzan alor honetan dagoen inkoherentzia iraunkor hau, arrazoi izan daiteke Euskal Herrian Gabonetan ospatzen diren futbol partida horietan urtetik urtera futbol zelaietara lagun gutxiago joatea. 30 urte baino gehiago, urte asko baitira urteroko intentzio berdinak agertzen egoteko
Agian, euskal politikagintzan alor honetan dagoen inkoherentzia iraunkor hau, arrazoi izan daiteke Euskal Herrian Gabonetan ospatzen diren futbol partida horietan urtetik urtera futbol zelaietara lagun gutxiago joatea. 30 urte baino gehiago, urte asko baitira urteroko intentzio berdinak agertzen egoteko. Eta kontuan eduki behar dugu, gizartea, beti, politikarien aurretik doala, printzipioz, askeagoa delako. Eta ondorioz, agian aspalditik gizarteak partida horiek Olentzeroren etorrera legez ikusten ditu: intentzio eta borondate egunak. Noski, Olentzero, gehienbat haurrengana jaisten da menditik, baina gizartea orokorrean beste gauza bat da, ala ez?
Agian, Katalunia euskal gizartea normaltasunerako bidean ipiniko duen tratamendua izan daiteke. Katalanek, diagnostikoan asmatu dute behintzat: estatu gabeko nazioen arazoa zein den agerian utzi baitute. Nire iritzian, momentu guztiak ez dira berdinak, ez bizitzan, ez politikan, eta une hauek agian ez dira egokienak, adibidez, bake-prozesuari buruz aritzeko eta agian ere ez Gure Eskuren Gasteizko eta Donostiako kontsulten inguruko antolamenduei buruz aritzeko. Nire ustez, euskal bake-prozesuari eta Gure Eskuri babesa emateko modurik egokiena Katalunian abiatu den prozesuari babesa ematea baita. Bake-prozesuaren eta Gure Eskuren zergatiak Katalunian gertatzen ari den guztiak atxikita baititu. Ez dut uste ere ez, kasurako, “erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioarteko terrorismoaren aurrean jarduera planak” aurkezteko uneak direnik. Helburuak daudenean, lehentasunak markatu behar baitira. Eta momentu hauetan lehentasunak horiek badira, zeintzuk izango ote dira helburuak? Helburuak batzuk edo besteak izan, Ellakuria jesuita eta filosofoak, erail zuten urtean, honakoa esan zuen: “ez dago gizatasunik solidaritate partekaturik ez badago”. Lehentasun ederra eta sakona nazio batek beste bati eskaintzeko, ala ez?
Eneko Egibar Artola. Albaitaria eta politologoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]