Kanalduderen webgunean ospatzen ahalko da Nafarroaren Eguna, igandean

  • Apirilaren 26ko 12:30ean hasiko da saio berezia, Baigorriko hitzorduaren antolatzaile den Basaizea elkarteak jakinarazi duenez. Bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, hots, Nafarroaren Egunaren osagai garrantzitsu batzuek beteko dute hitzordua.


2020ko apirilaren 24an - 10:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hitzordua luzatu du Basaizea elkarteak: apirilaren 26ko 12:30ean sartu Kanalduderen webgunera, Nafarroaren Eguna kari. Koronabirusari aurre egiteko konfinamendua dela eta, ezeztatu behar izan den hamaikagarren ekimena da Nafarroaren Eguna, urtero, apirileko azken igandean Baigorrin finkaturiko hitzordua. Hala eta guztiz ere, momentua markatuko dute saio berezia eskainiz Kanalduderen webgunean. Egitaraua: bertsolariak, elkarrizketak baita Larrain Dantza ere, antolatzaileek zehaztu dutenez. 13:00etan eskainiko dute Larrain Dantza Baigorriko dantzari eta gaiteroek.

1979. urtean hasi ziren Nafarroaren Eguna ospatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude