“Justiziak sinesgarritasun krisia bizi du, salaketa maila igo behar dugu”

  • Imanol Salinas Ijurko Nafarroako LABeko kideak bi auzi ditu irekiak Nafarroako epaitegietan. Angiovesako lan gatazkaren harira 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten maiatzean. “Edozein unetan” helduko zaio jarritako helegitearen ebazpena, eta sententzia berrestekotan egun gutxiren buruan aurkeztu beharko luke espetxean. Bestetik, Huerta de Peraltako greban burututako ekintza batengatik epaiketara deitu dituzte urriaren 10ean bera eta Jotas Osés sindikatukidea. Balizko espetxeratzeari zein epaiketari desobedientziaz erantzungo diete Salinasek eta Osesek. LABek manifestazioa antolatu du Iruñean larunbatean, sindikalgintzaren eta Salinasen defentsan.


2019ko irailaren 27an - 08:34
Imanol Salinas, epaitegien aurrean egindako mobilizazio batean (Argazkia: ahotsa.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zer gertatu zen Angiovesan?

Uztailaren 4an hauteskunde sindikalak zeuden Angiovesan, eta enpresak mehatxu egin zuen: berak erabakitako hautagaia bozkatzen ez zuten langileak kanporatuko zituzten. 2018ko uztailaren 4an izan ziren hauteskundeak, eta enpresak mehatxua bete zuen, lau langile kanporatuz. Langileak sindikatura etorri ziren uztailaren 6an, Sanferminetan murgildua geundela, laguntza eske. Dena utzi, salaketa jarri eta hurrengo egunerako protesta pentsatu genuen.

Tabernaren atarian elkarretaratzea egin genuen, megafonoarekin, erakusleihoa pegatinekin bete genuen. Taberna barrutik minutu bateko ibilaldia egin genuen, bezeroei kanporatutako langileen kasuaren eta lanean zeudenen baldintza prekarioen berri ematen, horren aurrean kontsumo etikoa proposatuz. Bezeroetako batzuk irten egin ziren. Pegatina gutxi batzuk ere jarri genituen barruan. Foruzaingoa etorri zen eta protesta amaitu genuen. Hurrengo egunetan, egunero egin genuen protesta, beti antzeko moduetan eta kontsumo etikoaren ideian zentratuz. Ekonomikoki min egin zion enpresari.

Sanferminetatik bueltan enpresak atzera egin zuen. Bueltatu nahi izan zuten langileak ametitu zituen, beltzean zeudenei kontratuak egin zizkien, ordaindugabeko orduak ordaindu. Garaipen erabatekoa izan zen. Enpresak gure aurkako salaketak ere kendu zituen. Baina Foruzaingoak eta fiskaltzak haien salaketei eutsi zieten.

"Enpresak atzera egin zuen. Bueltatu nahi izan zuten langileak ametitu zituen, beltzean zeudenei kontratuak egin zizkien, ordaindugabeko orduak ordaindu. Garaipen erabatekoa izan zen"

Epaiketa heldu zen maiatzean, eta gogor zigortu zintuzten.

Ni eskuko megafonoa eramateagatik izendatzen nau epaileak protestaren arduradun. Eta eskuko megafonia, pegatinak eta pankarta erabiltzea indarkeria dela jaso du epaiak. Beste pikete batengatik aurrekariak ditudanez, epaileak erabaki zuen bai ala bai espetxean sartu behar nuela. Zigorra isun batengatik aldatzeko aukera zuten, edota espetxera ez bidaltzea zigorra bi urtez beherakoa delako, baina ez.

Huerta de Peralta enpresako grebarekin lotutakoa da urriaren 10ean duzun beste epaiketa. Zer dela eta?

Greba luze eta gogorra izan zen. Greban zeuden langileak eskirolengatik ordezkatu zituen enpresak , eta Almeriako produktuak barra-barra ekartzen hasi zen kamioietan. Grebalarien ordezkatze ilegala salatu genuen, baina beste zer edo zer egin behar genuela uste genuen, greba zapuzten ari zirelako, Foruzaingoaren kolaborazioarekin. Poliziei iruzur eginez furgoneta batekin enpresaren ate nagusi parera heldu ginen Jotas eta biok, ate aurrean gurutzatu, furgonetaren teilatura igo eta giltzak bota genituen. Modu espontaneoan langileek herri harresia egin zuten atean aldi berean. Ekintza horrengatik, desobedientzia eta erresistentzia leporatu zizkiguten. Guk egindakoa onartu genuen. Hasieran isun bat eskatu ziguten, baina Angiovesakoa ikusita espetxe eskaera egin dute. Hor, eta beste detaile batzuetan, ‘sukaldea’ dagoela ikusten da.

Huertaren kasuan ere, enpresak salaketak kendu zituen, baina Foruzaingoak ez, eta horregatik duzue epaiketa.

Argi esan beharra dago: Foruzaingoan erregimena bizirik da. UPNk antolatu zuen eta geroztik hor jarraitzen du. Aldaketaren gobernuaren garaian ere, haien agenda propioa zuten.

"Foruzaingoan erregimena bizirik da. UPNk antolatu zuen eta geroztik hor jarraitzen du"

Testuinguru horretan, borroka sindikala aurrera kanpaina abiatu du LABek.

Sindikatuak ikusten du ekintza sindikala bera jartzen dela zalantzan. Prekarietateari aurre egiteko beste martxa bat sartu du sindikatuak, ekintza sindikal aktiboago baten bila. Enpresetan salaketak daudenean eta ordezkaritza sindikalik ez dagoenean erantzuteko “piztu alarma” sortu du, esaterako. Eta garaipen ugari lortu dira, aldaketa egon da.

Aldaketa horrekin lotzen dituzu zure kasuak?

Grebak eta oro har borroka sindikalak ugaltzen ari dira. Baita lorpenak ere. Eta Huertakoa eta Angiovesakoa kasu entzutetsuak izan dira. Abisua eman nahi dute, mehatxu bat. Horrelakoak gertatzea eragotzi nahi dute. Arduradunen aurka espresuki ekiteko gogoa dute. Eredu sindikala bera dago auzitan, hori gainontzeko sindikatuek ere ikusten dute.

Zuk eta sindikatuko kide duzun Jotas Osések ere errepresioari desobedientziarekin erantzuteko asmoa agertu duzue.

Hiru mezu zehatz helarazi ditugu. Bat, ekintza horiek guztiz beharrezkoak ziren gertatzen ari zena ekiditeko, besteak beste Foruzaingoak eta administrazioak ez zutelako haien lana egiten. Bi, injustizien aurrean desobedientzia zilegi da. Hiru, ez da zilegi epaitegietara eramatea enpresetan irabazitako borrokak. Azken hori ezinbestekoa da, akordio batzuk egon dira eta ezin da mendekurik egon. Hori dela eta, erabaki dugu espetxeratze aginduak jasoz gero ez garela joango, eta Huertako epaiketara ez garela agertuko.

 

Zure aurkako espetxeratze agindua heltzen bada, erantzun zehatza antolatua duzue jada?

Hori sindikatuak antolatuko du, bere esku geldituko da eta ni mobilizazioetara gehituko naiz.

Irakurketa eta jarrera horiek pertsona gehiagorekin batera azaldu zenituzten agerraldi batean.

Nafarroan izan diren borroka desobedienteetako kideen babesarekin egin nahi genuen: intsumisoak, solidarioak, gaztetxekoak, etxegabetzeen aurkakoak... Zertarako? Ikustarazteko Nafarroan badela continuum bat borroka desobedienteen alorrean, gatazken aurrean. Batzuek zalantza izan dute, estrategia orokor bat ez dagoelako, adibidez. Etxean ere izan dugu eztabaidarik.

Bestelako babesik jaso duzue?

Hurrengo egun eta asteetan esparru sindikal, politiko eta instituzionaleko zenbait babes jakinaraziko dira. LABek, kanpaina orokorraz gain, kateatze batzuk egin zituen iragan astean.

Mozal legea, zigor kodearen gogortzea... borrokaren prezioa garestitu egin da. Desobedientzia tresna aproposa da egun?

Gatazka batzuk irabazi ditugu, besteak beste, aktibismo maila igoz. Sindikatuan bagenekien ondorioak izango zirela. Esaterako, bagenekien Huertako ekintzagatik zigortu egingo gintuztela. Orain gakoa epaiketa gainditzean dago: maila diskurtsiboan, herritarren kontzientzian, hurrengo borrokak irabaziz. Une garrantzitsua da.

Guk ez dugu esaten beti-beti desobeditu behar dela, lan gatazka guztietan greba egin behar dela esaten ez dugun bezala. Hori unean-uneko eta tokian-tokiko testuinguruaren arabera erabaki beharko da.

"Epaiketa hauei desobeditzeko baldintzak daude. Maila sozioekonomikoan larritasun egoeran gaude, eta justizia ezbaian dago"

Epaiketa hauei desobeditzeko baldintzak daude. Maila sozioekonomikoan larritasun egoeran gaude, eta justizia ezbaian dago. Nafarroan etengabe daude kontzentrazioak epaitegien aurrean, izan 'manada'rekin lotuta, izan Altsasuko auziarengatik, izan gure kasuan... Justiziak sinesgarritasun krisia bizi du eta uste dugu salaketa maila igo behar dugula. Haien boterea eta legitimitatea zalantzan jarri behar ditugu. Apalki diogu hori guztia.

Eraldaketa garaian gaude?

Azken asteetan Jotas eta bioi galdetu izan digute: pentsatzen zenuten borroka horiengatik espetxeratuak izan zintezketela? Bai. Espetxean nengoenean, kideek esaten zidaten bazekitela espetxean sartuko zituzten hurrengo aldia gatazka sozialen ondorioz izango zela, lan gatazkengatik, klimarekin loturikoengatik edo dena delakoengatik. Tentsio soziala areagotzen denean sistemak errepresioarekin erantzuten du. Gakoa hori gelditzeko erantzun indartsu bat ematean dago.

Larunbateko manifestazioa kanpaina baten amaiera da?

Larunbatekoa garrantzitsua da, baina ondoren sindikalgintzaren aldeko dinamikarekin jarraituko dugu, eta Huertako epaiketaren harira ere egingo ditugu gauzak. Grebak mobilizazioaren ondorioz irabazi genituen, eta epaiketak gelditzeko errezeta berbera da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Eguneraketa berriak daude