Julio Cortazarren ‘Kronopioen eta famen istorioak’ osorik irakurgai Armiarman

  • Julio Cortazar idazle argentinarrak mendea beteko zukeen gaur, bizirik izan balitz. Rayuela-ren egilea, bere belaunaldiko idazlerik berritzaileenetakoa izan zen, kontakizun laburretan eta prosa poetikoan maisu.


2014ko abuztuaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Julio Cortazar.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urteurrenaren harira, Kronopioen eta famen istorioak (Historias de cronopios y de famas, 1962) liburua euskaratu du osorik Ibon Sarasolak. Armiarma webgunean dago irakurgarri, Euskarari ekarriak sailean.

Aita Argentinako enbaxadako funtzionarioa zuelako Belgikan, Bruselan sortu zen 1914an, Lehen Mundu Gerra piztu eta hilabetera. Alemaniarrek lurraldea menpean hartua zuten ordurako. Lau urte zituela, Argentinara itzuli zen familia.

Txikitandik irakurle nekaezina eta idazle goiztiarra izan zen. Bederatzi edo hamar urte zituenerako sonetoak, ipuinak eta eleberri motz bat zituen dagoeneko idatziak. 36 urte zituela Parisa heldu zen eta bertan hil zen, 1984ko otsailaren 12an, 69 urte zituela. Argentinako diktaduraren aurkako protesta gisa, 1981ean frantses nazionalitatea hartu zuen.

Poesiak, saiaketak, antzerkiak eta bestelakorik ere idatzi zuen arren, narratibari eman ohi zaio aparteko garrantzia. Haren kontakizunek zerbait bizia, absurdua eta eragabekoa bailitzan aurkezten dute errealitatea, espazioa eta orden kronologikoa nahasian azaltzen dituzte, eta egilearen poesiarako dohai apartak nabarmentzeko bidea ematen dute.

Historias de cronopios y de famas 1962an plazaratu zen. 64 kontakizun labur biltzen ditu liburuak.

Ibon Sarasolak zenbait itzulpen literario egin ditu euskaraz. Besteak beste, aipatu berri dugun Kronopien eta famen istorioak (2014), Ausias March-en Zazpi poema (2002), Andre Gide-ren Teseu (1989) eta Voltaire-ren Kandido (1972).

Julio Cortazarri buruzko informazio gehiago, Armiarma webgunean eta El Pais-en.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2022ko ekainaren 8
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

2022ko apirilaren 20
Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!