«Modernitatearen eztabaidan, nik, gizonaren kontzeptua jorratu dut»


1991ko abenduaren 08an
Joxe Azurmendi saiogileari elkarrizketa
"Gizaberearen bakeak eta gerrak", Joxe Azurmendiren lan berria
«Modernitatearen eztabaidan, nik, gizonaren kontzeptua jorratu dut»
Liburu berria plazaratu du saiogile zegamarrak. Modernitatearen baikortasuna gaitzesteaz gain, gizonaren ulerkera oso bat ere ematen digu bertan. Pentsakeran munta handiko arazoak jorratzea du egiteko nagusia. "Jakin"en eskutik hainbatetan bere gogoetak plazaratzen dituenak, oraingoan, 1975ean kaleratu zuen beste baten jarraipen gisa paratu digu lan berria.
ARGIA. Nola sortu zen liburua egiteko ideia?
JOXE AZURMENDI. 1975ean "Gizona abere hutsa da" izeneko liburua atera nuen, eta oraingoa ikutu batzuk eginak ere orduan idatzia da. Biografikoki, oinarrian ezkerrarekin zegoen polemika batean sortzen da. Inork eskatu edo bultzatu gabe idatzi dudan liburu bakarra da, neure gogoz egindako bakarra. Modernitatearen irakurketa nahiko konzentratua dago hemen. Iraultza, kontzeptu zientifikoa da soziala baino lehen, eta modernitatean baikortasun infinito hori adierazten du; modernitatearen kontzeptu oinarrizkoa iraultza da, eta horrek esan nahi du zientzian sinesmena, eta gizartea teknikoki eta matematikoki eraldatzeko itxaropena badagoela. Frankismoan dago idatzita, eta nagusiki Historiaren eta Iraultzaren kontzeptu burgesari kritika da. Horren produktua da gero demokrazia, eta garai hartan...
A.-Modernitatearen arazoa iraultzaren utopismoan al dago?
J.A. Nere ustez, modernitatea iraultzaren umea eta aita da era berean. Modernitatearen arazoa iraultza da, baina ez egiteko dagoena, egindakoa baizik; gaur iraultza esaten denean egin beharra legokeen zerbait ulertzen da, eta ez egina dagoena. Iraultzaren utopismoa gezurra eta tranpa bat izan da. Gauza oso konkretuak lortzeko ideal handi batzuk predikatzea iraultzaren helburu famatuak izan dira.
Askatasuna, berdintasuna eta anaitasunaz, zer da gelditu dena? merkatu askatasuna, berdintasun formal teoriko bat eta anaitasunetik arrastorik ere inon ez; Iraultza egin beharrezko zerbait bezala ulertu behar da, eta orduan eduki dezake justifikaziorik ala ez; ni, hala ere, ezkorra naiz. Gizartearen aldaketak iraultza kategorietan pentsatzea tranpa da, okerra. Geure hizkuntza eta eskema aldatu behar dugu, ez dut iraultza kontzeptuekin edo kategorien bitartez pentsatu behar denik uste. Horrek ez du esan nahi aldaketa bortitz eta errotikorik bultzatu behar ez denik. Historia ezin da helburu handien bitartez pentsatu.
A. Laburtu beharko bazenu liburuaren muina zertan datzan...
J.A. Gizona abere hutsa da, horrek definitzen du gizonaren kontzeptua. Historiaren sujetua gizona, etikoa dela, suposatzen baduzu, Historia ere motibazio etikoz egiten duzu. Eta honi jarraiki zentzugabekorik asko sortzen da; gerra... esate baterako. Azken batean, izaki izugarri konplexua delako, eta horrek ez dauka beste definiziorik "gizaberearena" baino.
Hilda dagoen aro baten azpian bizi gara. Sistema ideologiko biribilek bukatuak dirudite, dena esplikatzen zutenak eta neurri berean utopiek sistemaren barruan zeukaten funtzioa ere galdua dirudite. Beti kritikatu den sozialismo erreala negargarria izan da, baina demokrazia erreala ere negargarria izan da. Orain badakigu biak neurri berean direla. Lehen elizak bakarrik salbatzen zuen gizona, eta elizan egon beharra zegoen, eta orain demakraziak bakarrik salbatzen du gizona eta demokrazian dago egon beharra. Eta munduan demokrazian ez daudenak ez daudela burutik sano edota kriminalak direla ematen du; hori fikzio bat da. Hala ere, demokraziaren bidetik joan beharra dagoela uste dut, baina ez oraingo eredutik; Historia baten ondoren bait gatoz, Historia osoaren herederoak gara, Historia guztia errepasatu behar dugu. Modernitatearen eztabaidan, ni, gizonaren kontzeptuaren eztabaidara mugatu naiz eta berau jorratu dut.
A. Zein da euskarazko saiakeraren egungo egoera?
J.A. Euskal pentsamendua momentu honetan impasse batean dago. Pentsamenduaren munduak bi motatako eragina izaten du: bata urjausi modura eta bestea iragazki modura. Saioak badu monentu honetan -eragiteko modurik, bi eratara. Nik fedea daukat gune txikiengan, gaur gaurkoz oraindik tresna lagungarri bezala ikusten ez bada ere. Gune txikia eta tinkoa sortu behar da, ekonomikoa eta baita jendezkoa ere, pentsamendua euskaraz sor daitekeela sinesten duena, eta hori asumitzen duena. Oraingo egoeran hori da egin beharreko ahalegina, nolabaiteko norrnalizazio modu bat lortu arte.
Patxi Sarriegi
48-49

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAZURMENDI3
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaSaiakera
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazAZURMENDI3
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude