Maddalen Arzallus izan da garaile Ligiko saioan

  • Ligiko herriko gelan jokatu da lehen faseko laugarren saioa. Saioa irabazteaz gain bigarren fasera sailkatu da Maddalen Arzallus.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 1ean - 10:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ligiko herriko gelako kadirak beteta, jendea xutik zela abiatu dugu lehen faseko azken saioa. Alozeko bertso eskolako haurrek doinu biziz sarrarazi gaituzte bertso txapelketan, boz ederrekin entzun ditugu arratsaldeko lehen bertsoak. Ondotik honako bertsolari hauek aritu zaizkigu kantuan:

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Maddalen Arzalluz izan da puntu gehien bildu dituena: 357 puntu. Beraz, Aiherrako bigarren faseko lehen saioan kantatuko du abenduaren 6an. 
Honela marraztu dira saioko puntuazioak:
 
 
 

Gai emaile lanetan Oihana Larrandaburu Goñi aritu da.

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.

Ligiko herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Ligiko dantza eskolako burasoak eskertu nahi ditugu, ostatua eta taloak proposaturik.

Xilabak bere bidea segituko du eta bigarren fasean sartuko da heldu den larunbatean, abenduak 6, Aiherrako Denen etxean 17:00etan.

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.


Xilaba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...