Josu Barambones Zubiriak irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka

  • Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko bekaren bigarren edizioan Josu Barambones saritu dute. Barambonesek Patricia Highsmithen “The Blunderer” nobela euskaratuko du.

(Argazkia: Xorroxin Irratia)

2018ko irailaren 19an - 13:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baztango Udaletxean egindako agerpenaren bitartez jakinarazi dute II. (H)ilbeltza bekaren onuradunaren izena. Aurtengo sariaren xedea da Highsmithen “The Blunderer” euskarara itzultzea, eta beraz, beka deialdian parte hartzeko lanaren 29. atalaren itzulpena aurkeztea eskatu zuten antolatzaileek. Barambonesek aurkeztu duen itzulpena hautatu dute jasotako lanen artetik.

(H)ilbeltza elkarteak eta Baztango Udalak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin martxan jarritako beka da (H)ilbeltza, euskal literatura beltza sustatu eta munduko literatura beltzeko lanak euskaratzea asmo duena.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!