Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko bekaren bigarren edizioan Josu Barambones saritu dute. Barambonesek Patricia Highsmithen “The Blunderer” nobela euskaratuko du.
Baztango Udaletxean egindako agerpenaren bitartez jakinarazi dute II. (H)ilbeltza bekaren onuradunaren izena. Aurtengo sariaren xedea da Highsmithen “The Blunderer” euskarara itzultzea, eta beraz, beka deialdian parte hartzeko lanaren 29. atalaren itzulpena aurkeztea eskatu zuten antolatzaileek. Barambonesek aurkeztu duen itzulpena hautatu dute jasotako lanen artetik.
(H)ilbeltza elkarteak eta Baztango Udalak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin martxan jarritako beka da (H)ilbeltza, euskal literatura beltza sustatu eta munduko literatura beltzeko lanak euskaratzea asmo duena.