Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

  • Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela ere salatu du NBEk.

M23 talde armatuko matxinoak Al Jazeera English (CC BY-SA 2.0)

2025eko otsailaren 06an - 16:31
Azken eguneraketa: 17:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kongoko Errepublika Demokratikoa Egonkortzeko Nazio Batuen Misioaren buru Vivian van de Perrek The Guardian egunkariari salatu dioenez, M23 Kongoko talde armatuak Goma hiriko espetxe batean zeuden ehunka emakume bortxatu eta hil zituen urtarrilaren 27an, hiria bereganatu ondoren: "Milaka gizonek kartzelatik ihes egitea lortu bazuten ere, emakumeentzako moduluari su eman zioten matxinoek".

Bestalde, OCHA Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatarioak astelehenean ohartarazi zuen Goma hirian borrokan aritu diren talde armatuek sexu indarkeria ere arma gisa erabili dutela. Kongoko Errepublika Demokratikoko armadak amore eman ondoren, M23k hartu zuen herrialdeko Ipar Kivu eskualdean dagoen Goma hiriaren kontrola, eta OCHAren arabera 900 lagun hil zituen borroka horietan.

Asteartean aldebakarreko su etena iragarri ondoren, matxinoek borrokan jarraitzen dute Kongoko ipar ekialdean, eta sare sozialetan argitaratu diren hainbat bideok erakusten dutenez, Hego Kivu eskualdean aurrera egin ostean, 250.000 biztanle dituen Bukavu hiritik 40 kilometrora daude.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-10-02 | ARGIA
Israelgo Armada Global Sumud Flotillako ontziak asaltoz hartzen ari da, nazioarteko uretan

Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak. Gazako kostaldetik 70 itsas miliara daude. Protestak deitu dituzte Euskal Herrian ostegun arratsalderako.


2025-10-01 | ARGIA
Hainbat itsasontzi israeldar gerturatzen ari zaizkio Global Sumud ontzidiari

19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik. 


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Jerusalemgo tranbia
CAFeko zuzendaritzari desadostasuna adierazi diote langileek ordubetez lan egiteari utzita

Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Francesca Albanese, NBEko errelatorea: “Israelek flotilla geldiaraziko balu, nazioarteko legea urratuko luke berriro”

Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]


Egunero 600 futbol zelaiko natura-azalera hormigoi bihurtzen dute Europan

2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]


ZUZENEAN | Jarraitu flotillaren kokapena eta zein ontzi ez duten atzeman

Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]


Lyo... zer? Lyocell, Galizia sutu duen industriaren modako hitza

Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]


Heriotzara zigortu du auzitegi militar batek Joseph Kabila Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente ohia

2001etik 2019ra Kongoko Errepublika Demokratikoan agindu zuen Joseph Kabilak, eta orain "traizioa" eta "gerra krimenak" egotzi dizkiote M23 gerrilla errebeldearen adar politikoa antolatzeagatik, eta atxilotzeko agindu dute. Laurent-Desiré Kabila... [+]


"Israelgo komunikabideetan diote gaur atxilotuko gaituztela, eta hemen gauden 500 pertsonak buke militar erraldoi batean sartu"

Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan... [+]


Trumpen plana babestuta, Hamas presionatu eta palestinarrak baztertu dituzte Mendebaldeko eta herrialde musulmanetako hainbat gobernuk

PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]


2025-09-30 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Belarrik jan gabe, arma nuklearren jabe

Deigarria egiten da zein oihartzun lausoa izan duen gure artean duela bi aste Saudi Arabian egin eta jakinarazi zaigun tratuak: edozein erasoren aurka baliabide guztiekin elkar defendatzeko ituna sinatu zuten Saudi Arabiak eta Pakistanek.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!