Joseba Barandiaran oroitu dute haren senideek Donostian

  • Poliziak hil zuen Joseba Barandiaran izan dute gogoan haren senideek, gaztea hil zuten tokian bertan, Aldapeta eta San Bartolome kaleen artean. Udaleko EH Bilduko hainbat zinegotzi egon dira baita ere lore eskaintza xumean. Udalak orain bi urte plaka jarri zuen gaztearen oroimenez.


2023ko uztailaren 13an - 08:10
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1978ko uztailaren 11an, Joseba Barandiaran Urkola gaztea, tiro batez hil zuen Espainiako Poliziak. 1978ko sanferminetan, uztailaren 8an, Iruñeko zezen plazan izandako liskarretan German Rodriguez gaztea hil zuten tiroz, eta beste hamaika pertsona zauritu zituzten. Manifestazioak eta grebak zabaldu ziren Euskal Herrian. Hiru egun geroago, Donostian egin zen German Rodriguezen hilketa salatzeko manifestazioan zegoen Barandiaran eta Espainiako poliziak egindako kargan erail zuten gaztea tiroz, 19 urte besterik ez zituela.

San Bartolomeko istiluak, 1978an.

 


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.