Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

  • Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 06an - 09:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Jende umil eta langile familian” jaio zela dio Jose Mari Esparzak. Langile klase honek borrokarako nahia eta grina eman zion, eta frankismopeko errepresioari aurka egin zion, bereziki sindikalgintzan. Fabrikaren errealitatearekin batera, Montejurrako hilketak ezagutu zituen besteak beste, eta lan abangoardista aurkeztu zuen historiaren inguruan, argitan utziz memoria eta historiaren garrantzia. Behin literaturaren ateak irekita, argitaletxea sortu zuen Esparzak, eta irakurleek bere ondare zabalarekin gozatzen duten bitartean, bera eskertuta dago batez ere euskara eta Euskal Herriarekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Eguneraketa berriak daude