Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

  • Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


2022ko martxoaren 10ean - 12:00
2019an Nafarroako Sarek egindako ekimena Maiza eta gainerako 20 preso larriak etxeratzearen alde. Argazkia: Sare
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jon Gurutz Maiza 2007ko uztailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Rodez hirian Iker Iparraguirre eta Galder Bihotz Cornago euskal herritarrekin batera, ETAko kide izatea leporatuta. Maizak 71 urte ditu eta horietatik hamalau urte eta erdi daramatza espetxean. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago. Euskal Herrira hurbildu dute Frantziako Estatuak ezarritako zigorra betetzeko zortzi hilabete falta zaizkiola. Frantziako legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du zigorra bete arte Euskal Herrira ekartzea.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.