Joe Biden AEBtako presidenteak “diktadore” deitu dio Xi Jinping presidente txinatarrari

  • Washington gainetik pasa zen "Globo espia txinatarraren" inguruan hitz egiten ari zela deitu dio Joe Bidenek "diktadore" Xi Jinping Txinako Alderdi Komunistako buruari. Pekinek “probokazio gisa” hartu ditu hitz horiek.


2023ko ekainaren 23an - 09:12
Azken eguneraketa: 10:44
Biden eta Xi Jinping elkarri eskua ematen, 2013an. Argazkia: REUTERS/Lintao Zhang/Pool.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Globoaren inguruan, Xi Jinpingek esan du “ez zekiela ezer”, eta “lotsatuta” dagoela gertakariarengatik. "Ezbehar bat" izan dela esan dute Txinatik, beraien kontroletik atera zena. Gogor erantzun du Bidenek: “Hori da diktadoreen lotsaizun handiena, zerbait gertatu dela ez dakitenean”.

Ekainaren 21ean, Anthony Blinken AEBetako Estatu-idazkaria Xi Jinpingekin elkartu zen, "zubiak eraikitzeko". Bidenen hitzak “arduragabekeria izugarria eta probokazio politikoa” direla esan du Pekinek. Hala ere, Txinako presidenteak Washingtonekin “erlazioa berriro eduki nahi duela” eta Blinken idazkariarekin erlazio bilateralak egonkortzeko hitz egin duela esan du, bi potentzien arteko tentsioa gatazka ez bilakatzeko.

Bidenen hitzek protokolo diplomatikoa ez dutela betetzen eta Txinako duintasun politikoaren aurkakoak direla esan du Txinako Kanpo Harremanetarako zuzendari Mao Ningek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Eguneraketa berriak daude