Ukraniako Sobietar Errepublika izendatu zenean, emakume bat jarri zen hango Barne ministro, eta praktikan gobernuburu ere izan zen, ofizialki ez baitzen halako kargurik. 1917ko abenduaren 27a zen, eta kasik oharkabean emakumeen emantzipaziorako borrokan itu bat jarri zuen Jevgenija Boxek.
Militante komunista ukraniarrak paper garrantzitsua jokatu zuen 1917ko errusiar iraultzan, baina haren izena batez ere historiara igaroko da herrialde bateko buru izaten lehen emakumea izan zelako, jatorri aristokratikoko kargu sinbolikoak albo batera uzten baditugu bederen. Halaxe azaltzen dute dute K17 ekimeneko webgunean idatzitako biografian eta efemeride horixe gogorarazi digute sarean ere:
Gaur, duela 100 urte, Ukrainako Herri Errepublika Sobietarra sortu zen, historian (aristokraziazkoak kenduta) Gobernuburu moduan emakume bat, Jevgenija Box, izan zuen lehen Estatua. pic.twitter.com/ur77GPCmBn
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) 2017(e)ko abenduak 25
Askapenerako kontzientzia, baina, askoz lehenago hartu zuen Boxek. Adin txikikoa zenean gizon batekin ezkontzera derrigortu zuten gurasoek eta hala jabetu zen borrokatu beharraren garrantziaz. Politikoki boltxebikeen aldeko joera erakutsi zuen lehen momentutik eta horrek Siberiarako deportazioa, ihesaldia eta erbestea ekarri zion ordainetan. Gero, 1917an buru-belarri sartu zen Errusiar Iraultzan, Leninen estrategiarekin eta nazioen onarpenarekin zerikusia zuten hainbat ideiekin eztabaida eta tira-birak izan zituen –ukraniar nazionalismoaren beldur zen–, baina ordurako ezaguna zen boltxebikeen ezker-aldeko adarrean kokatzen zirenen artean.
1917ko abenduan, duela 100 urte Ukraniako Sobietar Errepublika ezarri zenean, herrialde horretako aginte gorena izan zuen denbora labur batez Boxek, historian halako izaera praktikoko kargu bat izaten lehen emakumea izan zen beraz.
Alemaniarren kontrako guduan eta kulaken matxinada zapaltzen erabakigarria izan zen, besteak beste. 1919ko boltxebikeen VIII. Kongresuan alboratua izan zen, batez ere ukraniar baserritarren eskaerekiko bere oposizio ultra-ezkertiar irmoa zela eta. Osasun arazoek jota hil zen 1925ean. Ukrainako egoera nahaspilatsuan Boxek iraultzaren alde egindako borroka garrantzitsua aintzat hartu izan dute beste iraultzaile ezagun ugarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.