Christiane Tauvirak kargua utzi ostean Jean-Jacques Urvoasek (1959, Brest, Bretainia) hartuko du lekukoa. Manuel Vallsen hurbilekoa, Frantziako Gobernuaren lege polemikoek parlamentuan babesa izatearen arduradun nagusia da. Orain, “terrorismoagatik” atxilotutakoei herritartasuna kentzeko legea aurrera ateratzea izango da bere zeregina.
Alderdi Sozialistako kidea eta zuzenbide irakasle da unibertsitatean. Bretainako erregioko kontseilari izan zen 2004tik 2007ra. Ostean, Asanblea Nazionalerako aukeratu zuten Finisterreko (Bretainia) lehen barrutiko diputatu gisa; horretan aritu da ordutik. 2009an Alderdi Sozialistan segurtasun gaien arduradun aukeratu zuten, eta 2012an Frantziako Asanblea Nazionaleko lege batzordeko presidente. Postu garrantzitsuak izan ditu alderdiaren barruan, baina François Hollande presidente aukeratu zutenean ministeriorik ez eskaintzeak desilusionatu egin zuen.
Orain, ministerio garrantzitsuenetako bat eskuratu du, eta bada zergatirik erabaki horren atzean. Justizia ministro bezala, Urvoasen zeregin nagusia izango da parlamentuko gehiengoaren, oposizioaren eta gobernuaren artean akordioa lortzea “terrorismoagatik” zigortutakoei Frantziako herritartasuna kentzearen konstituzio aldaketa aurrera ateratzeko. Lege horren aurkako jarrera izan da hain justu Taubirak kargua galtzearen arrazoia. Urvoasek ez du inoiz defendatu lege aldaketa, baina ez du publikoki aurka egin. Justizia ministro berriak jakinarazi du urtarriletik “isilpean” lanean ari dela lege berria aurrera ateratzea posible egingo duen gehiengoa lortzeko. Diputatu sozialisten ustez, hautagai perfektua da “katramila askatzeko”.
Diputatu gisa, parlamentuan hainbat lege aurrera ateratzearen arduradun izan da. Besteak beste, 2013an funtzionarioek euren ondasunak publiko egiteko legea, 2014an “terrorismoaren aurkako” legea, eta iaz zerbitzu sekretuei ahalmen gehiago emateko Inteligentzia legea. Azaroko atentatuen ostean ezarritako emergentzia egoera luzatzea eta parlamentuaren kontrolpean izatea ere lortu zuen.
Hizkuntza gutxituen Euro-itunaren aldeko testua ere berak prestatu zuen 2014an. Bretoia da, eta bretoieraren aldekoa da. Ikusteko dago, ministro bezala ezer egingo duen hizkuntza gutxituen alde. Urvoas aukeratzea Gobernuaren keinua ere bada parlamentuari. Azken bost urteotan Justizia ministro berria Asanblea Nazionaleko “oinarrietako” bat bilakatu baita.
Militante eta borrokagune ugari salatu ditu 2022az geroztik, onura administratiboen truke.
Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]
Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]
"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]