Iritzi Azterlanen Zentro independentea sortzea proposatu du EH Bilduk eta EAJ eta PSE-k atzera bota dute. Josu Estarrona legebiltzarkideak salatu du bi alderdi horiek organo hori legez arautu beharra onartu zutela 2007an. "Ulergaitza da orain horren kontra agertzea, gaur ere garrantzitsua delako zentro horren independentzia, neutraltasuna eta gardentasuna bermatzea”.
Jaurlaritza EH Bilduk proposatutako Iritzi Azterlanen Zentro independentea sortzearen aurka agertu da asteartean. Lehendakaritzari atxikita dagoen Prospekzio Soziologikoen Kabineteak orain arte bezala jarraituko du ondorioz, "lehendakariaren eta gobernuaren irizpide eta interes politikoak lehenetsiz eta horrelako organismoetan funtsezkoak diren printzipioak –independentzia, neutraltasuna, objektibotasuna eta gardentasuna– bermatu gabe", salatu du EH Bilduk.
Josu Estarronak Iritzi Azterlanen Zentroa sortzeko Lege Proposamena aurkeztu zuen duela bi aste, arlo horretan Jaurlaritzak duen eredua “zuzendu beharreko anomalia bat” delako. Izan ere, “inkestek edota ikerketa soziologikoek iritzia sortzeko eta joerak markatzeko balio dezakete eta unean uneko gobernuek inkesta eta azterketa horiek euren interes politikoen arabera erabiltzeko izan dezaketen tentazioa saihestu behar da; horregatik proposatu dugu Iritzi Azterlanen Zentroa sortzea, oso garrantzitsua delako horrelako organismoen autonomia, neutraltasuna, gardentasuna eta objektibotasuna bermatzea, beren lana gidatuko duten irizpideak profesionalak bakarrik izango direla ziurtatzeko, Gobernuaren interes politikoak alde batera utzita”, adierazi du.
EH Bilduko legebiltzarkideak gogora ekarri du bai EAJk, bai PSEk Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen jarduera legez arautu beharra onartu zutela 2007an, independentzia, objektibotasuna eta neutraltasuna bermatzeko. Azalpen bakarra aurkitzen diote posizio aldaketa horri: Jaurlaritzak organo hori bere interes politikoen arabera erabiltzen jarraitu nahi du”.
Gainera, EH Bilduren proposamena atzera botatzeko Gobernuak emandako argudioak "oso eskasak" dira alderdi soberanistaren ustez. “Diotenez, Kabineteak urtez urteko planifikazio baten arabera eta gardentasunez lan egiten du, baina inork ez du planifikazio hori ezagutzen, ez eta nola aritzen den ere. Diote, baita ere, azterlanen datu baseak eskuragarri daudela legebiltzarkideentzat eta ikerlarientzat, baina inork ez daki non”.
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.