Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

  • Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik gabe" dagoela azaldu du Naiz Irratian haren izebak, ZIUan bizpahiru egun ingresatuta egon ondoren.


2025eko otsailaren 20an - 14:28
Azken eguneraketa: 2025-02-21 10:56
Daniela Ágredo zaurituta geratu da Ertzaintzaren erasoaren ostean. Naiz-ek zabaldu duen bideoko kaptura.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela hiru aste baino gehiago gertatu bazen ere, azken egunetan zabaltzen ari da otsailaren 1ean Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian gertatutakoa: Donostiako 32 urteko Karen Daniela Ágredok ZIUan amaitu zuela, garuneko edema bat eta parenkima barneko hematoma bat atzemanda, Ertzaintzaren agente batzuk haren aurka oldartu ostean. Emakumearen familiak El País egunkariaren Kolonbiako edizioari astelehenean deskribatu zion gertatutakoa. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak ostegunean iragarri du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuarekin lotuta. Emakumearen osasun egoera "delikatua" bada ere, argudiatu du oraindik ez dakitela ziurtasunez gau hartan zer gertatu zen. Zupiriak azaldu du Segurtasun Sailaren ardura dela Ertzaintzaren esku hartze guztiak "ezarritako prozeduraren" arabera gauzatzea, eta zehaztu du Manterola kaleko gertakariaren inguruko hiru ikerketa jarri dituztela martxan, auzia argitzen laguntzeko.

Ágredok salatu zuenez, diskoteka baten atarian bere bikotekideak beste gizon batekin eztabaida bat izan zuen, eta ondorioz Ertzaintzak atxilo eraman zuen mutil-laguna. Emakumea agenteei kexatzen hasi zenean, horietako batek bultza egin, buruarekin lurra jo eta konorterik gabe utzi zuen. Diskoteka horretako langile baten testigantzaren arabera, lurrean konorterik gabe zegoela agente batek emakumea kolpatzen jarraitu zuen.

Segurtasun sailburuak ez du ezer gehiago zehaztu hiru ikerketa horien inguruan, soilik emakumea ertzainen aurkako "erresistentzia eta eraso" bat egotzita eraman zutela polizia etxera.  

Garunean bi kirurgiaren zain

Naiz Irratiari eginiko adierazpenetan, Ágredoren izeba den Marling Palaciosek adierazi du agenteek bere iloba konorterik gabe zegoela eraman zutela polizia etxera, eta ez zuela osasun arretarik jaso ordu batzuk geroago Donostiako ospitalera eraman zuten arte. Ziegan zegoela esnatu zenean, ezkerreko oina eta ezkerreko eskua ez zituen sentitzen, paralisi txiki bat zuen ahoan, eta ezkerreko begia eta ahoa pixka bat desbideratuta zituen.

Izebak azaldu du "hobetzen" ari dela bere osasun egoera, nahiz eta oraindik ez duen berreskuratu indarra bere ezker eskuan eta oinean. Bi kirurgia egin behar dizkiote oraindik, garunaren ezkerreko nahiz eskuineko aldeetan. 5 eta 12 urteko bi alaba ditu Ágredok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Bilboko gazte bati barrabiletara tiro egin eta ondorioz barrabila galduarazi zion ertzaina identifikatu du Segurtasun Sailak

Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio “barkamena eskatzeko aukera” ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


2025-05-28 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.

Egunak daramatzat gai... [+]


Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen diote emakume bati kaleko saltzaile bat Poliziaren aurrean babesteagatik

2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Eguneraketa berriak daude