Jatorri migratzaileko ikasleen %10 ez du euskara bere sentitzen Gasteizko ikastetxe segregatuetan

  • Segregatu gabeko zentroetan, aldiz, erdiak baino gehiagok egiten du euskara bere. Jatorri migratzailea duten ikasleen eskola segregazioa Gasteizen ikerketa egin dute Steilas sindikatuak eta Ikusbidek, DBH4ko ikasleei egindako inkesta oinarri.


2022ko martxoaren 25ean - 11:18
Argazkia: Steilas.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Steilaseko ordezkariek prentsaurrekoan aurkeztu dute ikerketaren emaitza aste honetan. Azaldu dutenez, DBHko 4. mailako eskola publikoetako ikasleen %65,4ri helarazi zaio galdetegia. Emaitzak “estrapolatu daitezke erkidegoko gainontzeko gainerako lurraldeetara”, ziurtatu dute.

Hona datu esanguratsuenetako batzuk:

Ikastetxe batzuetan ikasleen %83,8 da jatorri migratzailekoa, eta bertan daude ikasleen artean pobrezia egoera gehien. Segregatu gabeko zentroetan ikasleen %15,9ak errepikatu du ikasturteren bat, eta segregatuetan aldiz %33,3ak. Segregatutako ikastetxeetan ikasleen %60 ez du bere burua gasteiztartzat hartzen, segregatu gabeko zentroetan kopuru hori erdira jaisten da. Segregatuetako zentroetan, jatorri migratzaileko ikasleen %10ak bizi du euskara berezko, segregatu gabeetan %50ak baino gehiagok. Segregazio egoera, bere zergatiak eta ondorioak sakon landu zituen Mikel Garcia kazetariak erreportaje honetan.

Ikerketaren helburua bikoitza da. Batetik, jatorri migratzaileko ikasleen “egoera” ezagutzea eta, bestetik, hezkuntza sistemak aukera-berdintasuna bermatzen duen edo ez aztertzea. Ondorio argia azpimarratu du Steilasek: “Argi geratu da eskola-segregazioak eskubideak eta aukerak urratzen dituela. Beraz, esan dezakegu gure eskola-sistema ez dela oinarritzen aukera-berdintasunaren printzipioan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!