Jakes Abeberriri buruzko dokumentala estreinatuko dute ostiralean

  • Ramuntxo Garbisuk zuzenduta, Sur les pas de Jakes (Jakesen urratsen atzetik) dokumentala estreinatuko dute ostiralean, Miarritzeko Royal zinemetan. 1930ean Miarritzen jaioa, abokatu ikasketak egin zituen Abeberrik eta nabarmenak dira euskal kulturari eta politikari egin dizkion ekarpenak.


2012ko urriaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jakes Abeberri, "Enbata"ren egoitzan. Gaizka Iroz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal dantzetan aditua, Oldarra balet konpainiako zuzendari izan da Jakes Abeberri, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak elkarteko lehendakari hautatu zuen 1977an. Besteak beste, Enbata agerkaria sortu zuen 1960an eta politikagintzan, Itsasuko eskutitzaren sinatzaileetako bat izan zen 1963an eta Miarritzeko alkateorde hautatu zuten 1991n.

2012an errodatutako dokumentala da, Ramuntxo Garbisuren bigarrena. L'Atalante zinemetako langile eta kazetari izandakoak Dans le port (Portuan) dokumentala du egina aurretik, Baionako portuko Fertiladour fabrika zaharraren kutsadura erradioaktiboaz. Zuzendari eta protagonista, biak izango dira ostiraleko estreinaldian.

2003an, Jakes Abeberriri elkarrizketa egin zion Argian Mikel Asurmendi kazetariak: "ETA-ren jarrerak guztiz atsekabetu nau". Enbata mugimenduaren harira, izen bereko kazetari buruzko erreportajea ere kaleratu genuen.

Filmaren aurrerapena:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.