Izen frankistak kenduko dituzte Erandioko kale-izendegitik

  • Aho batez onartu zuen Erandioko osoko bilkurak, urriaren 31ko saioan, frankismoagaz lotutako pertsonen izenak kentzea kale-izendegitik. Horien ordez zer izen ipini erabakitzeko herri-kontsulta egingo dute.


2019ko azaroaren 8an - 09:08
Besteak beste, Jose Urrea kalearen izena egokituko dute, iturrien arabera.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartuta, Erandion oraindino dauden frankismoko izenak kale-izendegitik ezabatzea erabaki du osoko bilkurak. Kenduko dituzten izenen ordezkoak aukeratzeko herritarrei galdetuko zaie; onartutako mozioaren arabera, kontsulta horri begira "emakumeek herriaren historian egindako ekarpenaren aitortza eta toponimia lehenetsiko dira", EH Bilduk berak jakinarazi duenez.

Erabakia gauzatzeko, lehenbailehen herritarren batzorde bat sortzea eskatuko dio koalizio abertzaleak Udalari. Batzorde horren zeregina litzateke kontsultarako data bat proposatzea, parte-hartze mekanismoak zehaztea eta kontsultaren galdera prestatzea, besteak beste.

EH Bilduk ez du argitu zein kaleri eragingo dion neurriak. Naiz egunkariak argitaratu duenez, multzo horretan daude Damaso Moja eta Jose Urrea kaleak, Gogora Institutuaren zerrendaren arabera. Beste iturri batzuek Jose Luis Goioaga kalea ere aipatzen dute.


Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.