Xabier Zendegi Bionekazaritza Arabako Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteko koordinatzailea da.
Gure Platera Gure Aukera ekimenak zabaldu du Bionekazaritza elkarteko kidearen iritzi artikulua. Hemen osorik irakurgai:
"Koronabirusa iritsi da, eta badirudi normaltasun aztarna guztiak suntsitu dituela. Koadrilako bilerak eta familia ospakizunak faltan botatzen diren oroitzapenak dira. Badirudi lan-baldintzak aldatu egin direla ia guztientzat. Beno batzuentzat ez, nekazariek eta abeltzainek elikagaiak produzitzen jarraitzen dute, erantzukizunaren banderapean, herritarrei ezer ez faltatzeko.
Pertsona ekoizleen inguruan dugun ideia orokor horretan pentsatzen dugunean, guztiok dugu euskal baserriari lotutako irudi mitifikatua. Animalia gutxi batzuez gain, baratza txiki bat jartzen dugu, gero merkatuan salduko diren barazkiak dituena. Baina ideia mitifikatu hori ere aldatu egin da, ekoizleen merkatu gehienak bertan behera geratu baitira.
"Deigarria da pertsonengan pentsatzen dutela dioen gobernuak ekoizleen merkatuak ixtea erabakitzen duten bitartean, supermerkatu handien kontsumoa sustatzea"
Deigarria da, euren neurriek erakusten ez duten arren, pertsonengan pentsatzen dutela dioen gobernuak ekoizleen merkatuak ixtea erabakitzen duten bitartean, supermerkatu handien kontsumoa, publizitatea barne, sustatzea. Jendea pilatzen den gune itxi horietan munduko beste lekutik datozen produktu kilometrikoak kontsumitzea baimenduta dago, eta produktore txikien banaketa-kanalak oztopatzen diren bitartean.
Egunero-egunero nekazaritza eta abeltzaintzak biziraupen-arazo larriak dituztela plazaratzen duen mundu batean, nekazaritzako ekologia-eredu txikiak gizarte, ingurumen eta ekonomia arloan errentagarriagoak direla argi geratzen da. Errentagarritasun horren zati handi bat produktuak dibertsifikatu, eraldatu eta zuzenean saltzean datza.
Dirudienez, beste gauza batzuen artean, badirudi egoera honek aukera eman digula beharrezkoa den denbora eta etenaldia berreskuratzeko, gauza batzuk baloratu eta pentsatzeko. Horietako bat da, nola ez, gure elikadura eta gureena, izan ere osasuna eta elikadura, eta elikadura eta osasuna, ezin dira bereizi.
Elikagai-sistema irauli behar da produktu osasuntsuak eta iraunkorrak kontsumitzeko aukera izateko, pertsonak erdigunean jartzeko, enpresa handien interesen gainetik jarri ahal izateko. Hain zuzen ere, nekazaritza ekologikoak erakusten digu bide hori, pertsonen eta ingurumenaren zainketarena. Urte asko izan dira elikagaiekin espekulatzen, nekazariak esplotatzen, ingurumena mespretxatzen eta kontsumitzaileari iruzur egiten.
Horregatik, gelditzeko eta pentsatzeko garaia da, eta orain zer?
"Gizarte eta ingurumenaren ikuspuntutik bidezkoa den elikadura sistema lortzeko aurrerapausu bat emateko unea da"
Pertsona guztiak gara aldaketarako eragile aktiboak, elikadura subiranotasunerantz joatea erabakitzen duten ekoizleetik edo nekazariaren lana balioesten duen eta bere produktuak erosten dituen kontsumitzaileetara. Gizarte eta ingurumenaren ikuspuntutik bidezkoa den elikadura sistema lortzeko aurrerapausu bat emateko unea da.
Era berean, burua erabiliz kontsumitzeko unea da, izen eta abizenekin kontsumitzeko unea, tokikoa eta zentzuzkoa kontsumitzeko unea, horrela, pertsonak zaintzen dugun bezala, gure lurraldea ere zaintzen dugu".
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]