Zuetako batzuk gogoan izango duzuenez, joan den udaberrian Esperientziaren Gelak Euskaraz Ere Bai Plataformako kideok mezu bat zabaldu genuen, herritarrok Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Esperientziaren Gelak deituriko ikastaroak euskaraz ere egiteko aukera izan dezagun.
Mezua Donostialdeko euskararen komunitateari zuzendu zitzaion, gizabanakoei zein Euskalgintza osatzen duten erakundeei. Mezua aipatu dugu baina, egiari zor, mezua/eskaera idatzi behar genuen, informazioa emateaz gain, hartzaileei laguntza ere eskatzen baikenien. Zehazkiago, ekimena babesteko izena ematea galdegiten zitzaien. Sinadura bilketa moduko bat izan zen, baina horrek izan ohi dituen zailtasun teknikoak saihestuta. Pozik gaude lortutako emaitzekin: 163 lagunen eta lau erakunderen oniritzia jaso baikenuen, erabilitako baliabideak apalak izan arren. Hori dela eta, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu egitasmoaren alde azaldu zineten guztiei.
Orain zuekiko dugun zorra kitatzera goaz, eta, horretarako, jasotako datuak nola erabili ditugun azalduko dizuegu. Txosten bat osatu genuen, gure eskariaren oinarrian dauden argudioekin, hainbat proposamenekin, eta, agiriari indar gehiago emateko, zuen datuekin, azken horiek eranskin batean jasota. Dotore geratu zaigu, eta horrekin ikastaroen arduradunengana jo dugu.
Ondo hartu gaituzte, adeitsu, eta euren denboraz eskuzabal, eta guztiengan gure eskaeraren aldeko joera sumatu dugu. Hala eta guztiz ere, gutxi-asko, denek garbi utzi digute holako egitasmo batek izan ohi dituen azpiegituraren arloko zailtasunen handia. Eta ez hori bakarrik; gehienek adierazi digute ez dutela uste ikastaroen balizko euskararen adarrean behar adinako ikasle bilduko litzatekeenik. Halere, itxaropentsu atera ginen bilera guztietatik, bereziki azkena egin genuenetik.
Aipatu bileran euskara errektoreordeak esan zigun datorren ikasturterako onartutakoei inkesta bat eginaraziko dietela, ikusteko zenbat egongo liratekeen prest ikasturteko bigarren lauhilekoa erabat euskaraz egiteko. Eta baieztatu, hogei lagun azalduz gero, lehen urteko bigarren lauhilekoa (2025eko otsaila, martxoa, apirila eta maiatza), euskaraz ere emango dutela. Berri benetan pozgarria.
“Orduan, esaten genion elkarri, pilota ikastaldia datorren ikasturtean hasiko duten 50 lagunen teilatuan dago. Ohartuko ote dira beraien erantzunen garrantziaz?”. Eta bestalde, inkesta egiterakoan argi eta garbi adieraziko ote diete ekitaldiaren helburua? Guk hala uste dugu, eta hortik gure itxaropena.
Horiek horrela, 50 lagun horietako euskaldunei, eta leku faltagatik hurrengo urteari begira geratu direnei, dei berezi bat egin nahi diegu: ahalegin bat egin dezatela, eta azal daitezela ikasturteko bigarren lauhilekoa euskaraz egitearen alde, nahiz eta hasierako hautua erdararen aldekoa izan. Are kontuan hartuta, hizkuntz trantsizioa samurragoa egiteko, ikasmaterialak gazteleraz ere eskainiko direla.
Hartara, urte askoan euskarak itxita aurkitu duen atea pixkanaka zabaltzen hasiko da, eta hori ez da, ez denez, ahuntzaren gauerdiko eztula.
Marije Manterola, Eider Saragueta, Ander Trigos
Esperientzien Gelak Euskaraz Ere Bai Plataforma
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]