Italian gertatutakoa hemen ez gertatzeko zer egin?

  • Europan koronabirusa gehien sufritu duen herrialdea da Italia, eta munduko bigarrena, Txinaren ostetik. 15.100 kutsatutik gora eta 1.016 hildako eragin ditu birusak. Azkeneko 24 orduetan 189 hildako gehiago izan dira. Espainiako eta Frantziako Estatuek bederatzi egun dituzte neurriak hartu eta hedapena geldiarazteko, Italiako egoerara heldu nahi ez badute.


2020ko martxoaren 13an - 09:22
Turistak Italian.

Euskal Herria datu horietatik urrun dago oraindik, baina ia bikoiztu egin da egunetik egunera hazten den kutsatuen kopurua. Azken datuen arabera, 11 hildako eta 346 kutsatu daude. Administrazioek neurriak hartu eta lurralde osoko hezkuntza-zentro guztiak itxi dituzte bi astez gutxienez, hedapena gelditzekotan.

Italiak ere, koronabirusaren foku nagusia agertu eta bi egunera fokuko hezkuntza zentro guztiak itxi zituen. Ane Irazabalek hari honetan azaldu du hartutako neurri guztien segida. Ordurako jada iparraldeko hamar herri kutsatuenak isolamenduan zeuden, baina gainontzeko lurralde osoa mugimendu askatasuna zegoen. Ez hori soilik, “Milano non si ferma”, Milan ez da itxiko kanpaina sortu zuten, hirian bizi normala egitearen aldeko aldarria.

Gobernuak iparraldeko 15 eskualde isolatzea erabaki zuenean sortu zen arazoa; 12.000 pertsona inguruk debekua ezarri aurretik alde egin zuten. Hegoaldera joandako horiek birusa zabaltzeko aukerak zituzten, eta Italiako hegoaldeko osasun-sistema ez dago mehatxu horri aurre egiteko prest. Handik bost egunera herrialde osoko mugimendu askatasuna mugatu zuen gobernuak.

Kontrastea egiten dute hasierako fokuko hamar herrietan hartutako neurri zorrotzek herrialde osorako ezarritako malguekin. Eta emaitzak agerikoak dira; lehen hamar herri horietan ia jada ez dago kutsatu berririk. Berdina gertatu da Wuhanen (Txina), koronabirusaren sorlekuan. Hiri mamu bilakatu da hilabetez, baina isolamendu zorrotz horren ostean, jada ez dago ia kutsatu gehiagorik; 8 kasu baino ez dira agertu azken 24 orduetan, bezperakoen ia erdiak.

Euskal Herria garaiz dago

Oraindik garaiz dago Euskal Herria Italian gertatutakoa ez errepikatzeko. Herrialde horretako kasuak erakutsi du ez dela nahikoa debeku malguak jartzearekin. Momentuz hezkuntza zentroak itxi dituzte administrazioek, eta herritarrei arduratsuak izan eta etxetik beharrezkoa denean bakarrik irtetzeko eskatu badiete ere, ez dute mugimendu askatasuna mugatzeko neurririk hartu.

Ane Irazabalek bere harian igotako hari horrek erakusten duenez, Espainiako eta Frantziako Estatuek 9 eguneko epea dute egoerari buelta eman ahal izateko, eta kutsatu eta hildakoen kopurua esponentzialki haztea ekiditeko. Gaur 10:30ean EAErako segurtasun neurri berriak iragarriko ditu Urkullu lehendakariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude