Istiluak Jerusalemen gazte palestinar bat hilik aurkitu ostean

  • Oraingoan Jerusalem ekialdeko 16 urteko palestinarra izan da biktima. Mendeku gisa egindako bahiketa eta hilketa izan dela esateko zantzuak daudela diote hainbat iturrik. Ordu batzuk lehenago, hiru kolono israeldarren hiletaren ostean, "arabiarrak akabatu" oihu artean kalera atera ziren ehunka lagun asteartean. Gorroto eta mendeku giroa oraindik ez da apaldu Palestinako hiriburuan.


2014ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-07-04 11:19:43

Hilik aurkitu duten 16 urteko palestinarra

Hilik aurikitu duten palestinarra

Muhammad Hussein Abu Khdeir da hilik topatu duten palestinarra. Jerusalemgo Shufat auzoko bizilaguna zen eta hiritik gertu dagoen Givat Shaul basoan aurkitu dute. Agentziek zabaldu dutenez, hainbat laguneko talde batek Abu Khdeir etxe aurrean indarrez nola harrapatzen duten erakusten dute poliziaren zaintza kamerek. Hilketa honek palestinarren sumina piztu du eta protestek ez dute etenik izan Palestinako hainbat hiritan. Jerusalemen gehien bat, istilu larriak izan dira Israelgo polizia eta manifestarien artean. Asteazkenean 170 zauritu artatu behar izan dituzte zerbitzu medikuek Israelgo poliziak eragindako zauriengatik.

Gertakari horren aurretik, Jerusalem hiriko beste gune batean hiru gazte israeldarren hileta ofizialak egin dituzte. Ekitaldia amaitzean, 200 israeldar inguruk hiriko kaleak zeharkatu zituzten "arabiarrak akabatu" oihuen artean. Israelgo poliziaren arabera palestinarraren hilketak eta hiru kolonoen hiletaren ostean egindako manifestazioak ez dute inolako loturarik.

Palestinako Agintearen erantzuna

Palestinako presidente Mahmud Abbasek eskatu dio Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuri hilketa gaitzesteko eta erasoekin eta kaos egoerarekin amaitzeko neurriak har ditzala. Palestinar Agintearen eledun Nabil Abu Rudeinak adierazi duenez “Israel da nerabearen hilketaren erruduna eta exijitzen diogu hiltzaileak aurkitu eta justiziaren aurrera eraman ditzatela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Iran gehiago zigortzearen alde lerratu dira AEBak eta Europar Batasuna

Iranen eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa eta bi aldeek argi utzi dute parekoaren erasoari erantzun bortitz eta gogorrez erantzungo lioketela. Bizkitartean, Israelekiko babesa berretsi dute AEBek zein Europako Batasunak.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Eguneraketa berriak daude