Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka, mobilizatzera dei egin dute.
Maccabi Tel Aviv taldea Israelen kirol ordezkari nagusia dela kritikatu du Palestinarekin Elkartasunak, eta urteak daramatzala estatu kolonialistaren irudia hobetzeko estrategiaren parte izaten. Taldeko jokalariek eta zuzendaritzako kideek Israelgo armadaren aldeko kanpainetan parte hartu izana salatu dute, eta Gasteizko partida ez jokatzea eskatu dute.
Israelek politika genozidak estaltzeko, kirol eta kultur ekimenak propaganda tresna moduan erabiltzen dituela nabarmendu du Palestinarekin Elkartasuna Plataformak. Horrela, Israel “entitate kolonial” bat dela ezkutatu, eta “estatu moderno” bat balitz bezala irudikatzen dutelako.
2005ean Hasbara izeneko plan bat martxan jarri zuela gogorarazi du plataformak, zeinaren helburua Israelen irudia hobetzea eta kolonizazioarekin lotura saihestea den. Mugimenduak nabarmendu du Maccabi Tel Aviv taldeak urteak daramatzala estrategia horren parte izaten.
Euskal Herrian, Israelen presentzia normalizatzen duten ekimen ugari izan direla ohartarazi du Plataformak. Hala nola Noa abeslariaren Bilboko kontzertua, Israel Premier Tech txirrindularitza taldearen parte-hartzea hainbat lasterketetan, eta orain, Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldearen bisita.
Israelekin harremanak normalizatzeak “proiektu sionista gauzatzeko legitimitatea” ematen duela adierazi dute. Hori dela eta, harremanak “erabat etetea” eskatu du Palestinarekin Elkartasunak, baita kirol arloan ere.
Otsailaren 7ko partida jokatzearen aurka mobilizatzera dei egiten dute, Palestinarekiko elkartasuna erakusteko eta Maccabiren partida bertan behera gelditzea exijitzeko. “Ezin dugu onartu genozidioa normalizatzen duen ekimenik”, azpimarratu du Palestinarekin Elkartasuna Plataformak.
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.
Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.
Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.
Lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak iazko edizioa "historiko politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu dute, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Online botoari esker gertu izan du garaipena Yuval Raphael Israelgo ordezkariak. Polemikaz beteriko... [+]
“Gazako sarraskiak gerra gertaerak dira, eta erruduna Hamas da. (...) Ez dut inondik inora lotsagorritu beharrik borrokak eramateko Israelen moldeaz. (...) Denak poztuko lirateke Israelek lana bukatuko balu”. Haïm Korsiaren hitzak dira, Frantziako Rabbi... [+]
Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]
Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.