Palestinarren 75 etxebizitza suntsitu eta 100 ibilgailu erre dituzte Israelgo kolonoek

  • Palestinar bat hil eta gutxienez 390 zauritu ditu Israelek Nablusen (Zisjordania). Urtea hasi zenetik gutxienez 65 dira Israelek hil dituen palestinarrak.


2023ko otsailaren 28an - 11:26
Azken eguneraketa: 13:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

75 etxebizitza eta 100 ibilgailu erre dituzte israeldarrek Palestinan, eta gutxienez pertsona bat hil eta 390 zauritu dituzte. Nablus hiri okupatuan (Zisjordania) egin dute erasoa armatutako ehundaka kolono israeldarrek.

Erasoaren ondoren, palestinarrek aurre egin diete israeldarrei eta istiluak izan dira bi aldeen artean.

 

Ez da azkenaldian Nablusen egin duten lehen erasoa. Otsailaren 22an hamaika palestinar hil eta dozenaka zauritu zituen Israelgo armadak Zirsjordania iparraldeko hirian.

2022a mende honetako urte odoltsuenetakoa izan da Palestinan. Israelgo indarrek gutxienez 224 palestinar hil zituzten, horietatik 171 Zisjordanian, PCBS Palestinako Estatistika Bulegoaren datuen arabera.

Horrez gain, Palestinan 1.058 eraikin birrindu zituen Israelek iaz. 2023an, urtea hasi denetik 65 palestinar erail ditu Israelek.

Lege berria: heriotza-zigorra inbasioari aurre egiten dieten palestinarrentzat

Israelek heriotza-zigorra jarri nahi die "terrorismoa" leporatuta zigortzen dituzten palestinarrei. Israelgo Gobernua osatzen duten koalizio-indarrek aurretiazko onarpena eman diote Judu Boterea alderdi ultraeskuindarraak bultzatutako neurriari. Proposamenaren arabera, arrazoi "arrazistak" edo "gorrotozkoak" medio israeldarren aurkako "ekintza hilgarriak" egiten dituzten palestinarren kontra aplikatuko litzateke legea.

60 urte dira Israelek heriotza-zigor ofizialik ezartzen ez duela.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!