Israelek Irlandan duen enbaxada itxi du, Dublinek genozidio salaketarekin bat egin ostean

  • Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.


2024ko abenduaren 16an - 07:29
Azken eguneraketa: 08:59
"Israelen aurkako muturreko politikagatik" itxi dute Dublingo enbaxada. Cillian Sherlock/PA Wire
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Irlandak marra gorri guztiak zeharkatu ditu Israelekin duen harremanean", adierazi du Gideon Saar Atzerri ministroak, eta gehitu Irlandak erabilitako ekintzak eta erretorika "antisemita" direla.

"Israelek Dublinen duen enbaxada ixteko erabakia, Israelen aurkako Irlandako Gobernuaren muturreko politikaren ondorioz hartu da", dio ministroak plazaratutako oharrak. Haren hitzetan, Israelek aldebiko harremanak lehenesten ditu munduko herrrialdeekin, Israelekiko hartzen duten jarreraren arabera.

Joan den maiatzean erretiratu zuen Israelek Dublinen zuen enbaxadore, Irlandak Palestina estatu gisa onartu ondoren –Espainiak eta Norvegiak egin bezala–.

Moldaviarekin, "harreman adiskidetsuak"

Bestalde, Atzerri ministroak iragarri du 2025erako Israelek enbaxada irekiko duela Chisinaun, Moldaviako hiriburuan.

"Israelen eta Moldaviaren arteko harremanak adiskidetsuak dira, eta bi herrialdeek harreman horiek zabaltzeko eta sakontzeko interesa dute. Moldaviak enbaxada bat du Israelen eta Israelek Moldavian enbaxada bat izateko unea heldu da", adierazi du Saarek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude