Hamaseko buru Sinwar hil duela zabaldu du Israelek, eskola bat bonbardatuta 28 pertsona hil ostean

  • Israelek dio ostegunean Hamasen buru Yahya Sinwar hil duela eraso batean, Israelgo armadarentzat "gizonik bilatuena". DNA frogak egiten ari dira gorpuari, albistea baieztatu asmoz. Israelek eskola baten aurka egindako bonbardaketa horretan 28 pertsona hil eta 160 baino gehiago zauritu ditu. Hamasek ez du adierazpenik egin.


2024ko urriaren 17an - 16:21
Azken eguneraketa: 2024-10-18 10:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Albistea baieztatu bitartean, mundu osoko hedabideak gaiari oihartzun egiten hasi dira.

Nor da Yahya Sinwar?

Gazan jaioa 1962an, Khan Younis errefuxiatu eremuan. Bere familia Maidal Askalan herriko errefuxiatuak ziren, 1948an Israel sortu zutenean Ashkelon izenez bataiatu duten lekukoa.

Sinwar 22 urtez izan zen Israelgo espetxeetan, ustez, 1988an bi soldadu israeldar bahitzea planifikatzeagatik. 2011n askatu zuten, presoen truke baten parte.

Israelgo Gobernuak hura preso egon zen garaiari buruzko dokumentu batean "gupidagabea" eta "indartsua" gisa definitzen du.

Espetxeko urteak baliatu zituen hebreeraz hitz egiten ikasteko.

Gazako Hamaseko buru kargura iritsi zen 2017an. Urriaren 7ko erasoen planifikatzaile izatea egozten diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.